(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

OGPren Foro Erregularrak bilera egin zuen lantaldeekin

2018.eko azaroak 27

2018ko azaroaren 15ean, Foro Erregularrak bilera egin zuen

OGP Euskadiren Ekintza Plana martxan jartzeko.

Euskal herritarren eta erakundeen artean

jarriko da plana martxan.


Erakunde hauek egon ziren bileran:

  • Eusko Jaurlaritza

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiak

  • Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak

 

Herritarrak ordezkatzen dituzten

entitate eta pertsona hauek ere egon ziren:

  • Mestiza Elkartea

  • Emakumearen Kontseilua

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

  • Sareen Sarea

  • Gasteiz udalerriko kontzejuak

  • Osoigo plataforma

  • Gobernu Irekiaren arloko profesionalak.

 

Bilera egin aurretik gauza hauek egin ziren:

  • 2018ko urriaren 30ean, herritarrek prestatu zuten

    Ekintza Planaren bertsioa bidali.
  • 2018ko azaroaren 5ean, Foro Erregularreko zenbait pertsona

    Madrilen bildu zen OGPrekin.

Bilera horretan esan zenez, Ekintza Plana oso ondo doa.

Azaroaren 15eko azken bileran, gauza hauek egin ziren:

  • Aurreko bileraren akta onartu.

  • 5 lantalde desberdin eratu.

  • Herritarrek prestatutako Ekintza Planaren bertsioa banatu eta berrikusi.

OGPren babes-unitateak Planaren azken bertsioari buruzko iruzkinak egin zituen.

Aurrerantzean, Planaren azken bertsio horrekin

lan egingo dute 5 lantaldeek.

 

Bileran, bestalde, lantalde bakoitzeko arduradunak

azaldu zuen zer lan egiten ari den talde bakoitza

eta zer lan-kontratu egingo den Foro Erregularrean.

 

Azkenik, pertsona bakoitzak Foro Erregularrean egingo duen lana

eta lantaldeetan bakoitzak zer laguntza eman dezakeen azaldu zen.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau