(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren nahia da Euskadiko soldata-arrakala Europako baxuenetako bat izatea 2030. urterako

2018.eko azaroak 27

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk

eta Kulturako sailburu Bingen Zupiriak

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Haiekin batera agertu da Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida.


Landaidak esan du Gobernu Kontseiluak estrategia bat adostu duela,

soldata-arrakala murrizteko Euskadin.


Estrategia horren bidez, zera lortu nahi da:

Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdean artean egotea 2013. urterako.

 

Hori lortzeko:

  • Lan berdina egiteagatik gizonen eta emakumeen soldaten artean dagoen aldea desagerrarazi behar da.
    Gizartearen arazo zaila da hori, eta konpontzeko, bada, ezinbestekoa da gu guztion lana.
    Administrazioaren erantzukizuna ere bada, eta hark ere zerbait egin behar du.
  • Hezkuntzak berdintasunean oinarrituta egon behar du.

 

Euskal Estatistika Plana

 

Azpiazu sailburuak Gobernu Kontseiluan onartutako beste proiektu baten berri eman du.

2018-2022 aldirako Euskal Estatistika Planari buruzko Lege Proiektuaz aritu da.

Estatistikari buruzko lege berriari esker, Euskadiko eredua eguneratuago egongo da, baina nahitaez egokitu beharko du Europako arauetara.

 

Datu ofizialak garrantzitsuak dira

jakiteko Euskadiko ekonomia zer egoeratan dagoen

eta sektore publikoari (Administrazioa) eta

pribatuari (enpresak)

laguntzeko erabakiak hartzen.

 

Euskara Administrazioan

 

Zupiria sailburuak azaldu du zer erabilera duen euskarak Administrazioetan.



Euskaraldia ekimenak lagun dezake euskara sarriago erabiltzen Administrazioan.



Administrazioan lan egiten dutenek, eta gazteenek batez ere, euskara-maila altua daukate.



Baina euskaraz informazioa jasotzeko eskubidea ez dago bermatuta Administrazioko toki guztietan.



Eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskubide hori benetan gauzatu ahal izatea nahi du.

 

Zehatzeko Ahalaren Legea

 

Erkoreka bozeramaileak Euskal Administrazio Publikoen Zehatzeko Ahalari buruzko etorkizuneko Legeari buruz hitz egin du.

Lege berriaren bidez, zera lortu nahi da:

herritarrek berme gehiago izatea administrazioren batek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak...) isuna jartzen dienean.

Legearen ezaugarriak hauek dira:

  • Bide konpontzailetik joko du. Hau da, zigor edo zehapenei baino garrantzi handiagoa emango dio biktimen eta arduradunen premiei erantzuteari.
  • Adingabeak eta desgaitasunen bat duten pertsonak babestuko ditu.
  • Legean ageri diren euskarazko hitz juridikoak eguneratuko ditu.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau