(ebaluazioan)
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Bi tren-linearen eta AP-1 autobideko tarte baten kudeaketa Euskadiri transferitzea erabaki da

2018.eko azaroak 26

Transferentzien Batzorde Mistoak bilera egin du gaur, Bilbon.


Batzorde horretan, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek parte hartzen dute.

Transferentziak negoziatzea da batzorde horren lana.


2011z geroztik egin duen lehen bilera izan da.


Azken bileran, hain zuzen, 12 transferentzia hitzartu ziren.

 

Gaurko bileran, zehazki, transferentzia hauek adostu dira:

 

. AP-1aren azken tartea.

6 kilometroko zatia da, Burgos eta Armiñon lotzen dituen autobidean.


Eusko Jaurlaritza izango da titularra, eta zerbitzua emateaz arduratuko da.


Transferentzia horri esker, Eusko Jaurlaritzak 285 mila euro baino gehiago deskontatuko ditu Kupotik.

Orain arte, Europistas enpresak kudeatu du, eta azaroaren 30an amaitzen da autopista horretan zerbitzua emateko daukan kontratua.


Egun horretatik aurrera, errepide hori hobetzeko lanak hasiko dira.


Transferentzia horren jatorria Gernikako Estatutuan dago. Izan ere, han dago zehaztuta Eusko Jaurlaritzarena dela garraioaren arloko eskumena.


Eusko Jaurlaritzak, gero, Arabako Foru Aldundiari emango dio transferentzia.

 

. Merkantzia-trenen 2 linea.

Linea hauek dira: Basurtu-Ospitalea-Ariz (7 kilometro)
eta Irarugi-Lutxana-Barakaldo (6 kilometro).


Eusko Jaurlaritza arduratuko da zerbitzua kudeatzeaz.


Lutxanaren kasuan, dena den, Espainiako Gobernuak kudeaketan parte hartzen jarraituko du.


Transferentzia horri esker, Eusko Jaurlaritzak 135 mila euro baino gehiago deskontatuko ditu Kupotik.


Transferentzia horren jatorria Gernikako Estatutuan dago. Izan ere, han dago zehaztuta Eusko Jaurlaritzarena dela merkantzia-garraioaren eskumena Euskadiren barruan.


Bi gobernuek hitzarmenak sinatzen jarraituko dute, elkarrekin lan egiteko eta tren-zerbitzu ona emateko Euskadin eta Espainiako gainerako lurraldeetan.

 

Pertsona hauek parte hartzen dute Transferentzien Batzorde Mistoan:

 

Eusko Jaurlaritzaren aldetik:

  1. Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua
  2. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua
  3. Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua
  4. Sabino Torre, Araubide Juridikoko sailburuordea
  5. Antonio Aiz, Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea
  6. Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea
  7. Begoña Pérez de Eulate, Estatutuaren Garapenerako zuzendaria
  8. Aitziber Beldarrain, Erakundeen Baliabideetako zuzendaria
  9. Janire Bijueska, Garraio Plangintzako zuzendaria

Espainiako Gobernuaren aldetik:

  1. Meritxell Batet, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa
  2. José Ignacio Sánchez, Lurralde Lankidetzako Estatuko idazkaria
  3. Jesús Loza, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin
  4. María de los Llanos Castellanos, Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia
  5. Diego Martínez, Autonomia eta Toki Finantziazioko idazkari nagusia
  6. José Javier Izquierdo, Azpiegituretako idazkari nagusia
  7. José María Pérez, Autonomia eta Toki Lankidetzako idazkari nagusia
  8. Jorge García, Estatuko Administrazioko Batzorde Mistoko idazkaria
  9. Fernando Sánchez-Beato, Autonomia Erkidegoekiko Aldebiko Harremanetarako zuzendariorde nagusia

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau