Urkullu eta Torra lehendekarien arteko bilera
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Generalitateko lehendakari Quim Torrak
bilera bat izan dute gaur arratsaldean
Ajuria Enean, Gesteizen.
Bileraren ostean, hedabideen aurrean hitz egin dute bi lehendakariek:
- gaur egungo egoera politikoari buruz,
- estatuak Espainia estatu plurinazionala dela onartzeak duen garrantziaz
- Europan aniztasunari buruzko proposamen berriak egin beharraz.
- eta adierazi dute bi gobernuek bilera gehiago egingo dituztela
bien intereseko gaiei buruz hitz egiteko.
Gaur egungo egoera politikoari buruz, lehendakariak bere elkartasuna
adierazi die kartzelan dauden arduradun politiko katalanei,
eta haien askatasuna eskatu du
Era berean, esan du ez dela gauza ona izan Katalunian
Espainiako Konstituzioaren 155 artikulua aplikatu izana.
autogobernua arriskuan jartzen duelako.
Urkullu lehendakariak Torra lehendakariari esan dio
gaur egun Espainiako Gobernuak beste talde batzuk dituela lagun Parlamentuan,
eta hori aprobetxatu egin behar dela Kataluniak bizi duen egoera aldatzeko.
Estatu plurinazionalari buruz, bi lehendakariek
“Bartzelonako Deklarazioa” ekarri dute gogora, 1998an izenpetu baitzuten.
Deklarazio hartan esaten zen aitortu behar zela
Espainia estatu plurinazionala dela,
eta Euskadi eta Katalunia bezalako errealitate nazional ezberdinak daudela
(politikoak, sozialak eta kulturalak).
-
2018-11-14
¿Por qué no está la bandera de España junto con las autonómicas vasca y catalana?
1/ Nuestra Constitución, Art. 4.2, obliga a utilizar las banderas autonómicas con la de España, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2
2/ La Ley 39/1981 que regular el uso de banderas, art. 6º, determina que la bandera de España debe ser visible y no de menor tamaño, https://www.boe.es/buscar/pdf/1981/BOE-A-1981-26082-consolidado.pdf