
Gobernu Irekiaren Euskal Eredurako Ekintza Plana. Ondorioak
EKINTZA PLANERAKO LANTALDEAK
Talde sustatzailea sortu zen. Hauek osatzen dute taldea:
- Eusko Jaurlaritzak
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek
- Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalek
- Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak
Talde sustatzailea da hasieratik lanean ari dena Plan hau aurrera eramateko.
Talde horren helburua da Gobernu Irekirako
Eusko Jaurlaritzaren 2018., 2019. eta 2020. urteetarako Ekintza Plana egitea.
Horretarako, Gobernu Irekirako Aliantzaren printzipioak jarraitu behar ditu.
Talde sustatzaileaz gain, beste hiru lantalde daude:
- Foro erregularra: Ekintza Planaren gainean hitz egiteko eta
erabakiak hartzeko pertsona-talde bat da.
Urtean hainbat aldiz biltzen da.
- Foro irekia: Ekintza Planerako Foro erregularrak erabakitzen duenari buruz
ideiak ematen dituen pertsona-taldea da.
Nahi duenak parte hartu ahal du OGP Euskadiren web-orriaren bidez.
Talde hau urtean behin biltzen da.
NOLA EGIN DA PLANA?
Hauek dira Ekintza Plana egiteko jarraitu diren pausuak:
1. Foro erregularra sortu
Hauek osatzen dute Foro erregularra:
- Euskal administrazio publiko hauetako zortzi ordezkarik:
- Eusko Jaurlaritza
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiak
- Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak
- Eudel – Euskadiko Udalen Elkartea
- Eusko Jaurlaritza
- Herritarrak ordezkatuko dituzten erakundeetatik datozen zortzi kide.
Adibidez, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Herritarren artean zortzi kide horiek hautatzeko, Talde sustatzaileak
90 erakunde eta pertsona baino gehiago gonbidatu zituen parte hartzera.
Hainbat ezaugarri hartu ziren kontuan:
- adin desberdinetako pertsonak
- emakumeak eta gizonak
- Euskadin jaiotakoak eta immigranteak
- hirietan eta landa-guneetan bizi direnak
- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko pertsonak
- eta beste ezaugarri batzuk
Eusko Jaurlaritzaren Irekiaren web-orrian egin zen gonbidapena.
Gonbidatuak izan ziren 90 erakunde eta pertsonetatik,
36k erantzun zuten parte hartu nahi zutela.
36 pertsona horiek bilera batean parte hartu zuten
2018ko maiatzaren 17an, Open Government Partnership,
Bileran, 36 pertsona horietatik Foro erregularreko kide izango diren
herritarren 8 ordezkariak aukeratu ziren.
2. Foro erregularra eratu
2018ko maiatzaren 29an eratu zen
Gobernu Irekirako Aliantzaren Foro erregularra.
Foro erregularrak bere gobernantza-eredua onartu zuen bilera horretan.
Gobernu Irekirako Aliantzaren printzipioak jarraitzen ditu.
Euskadiko Gobernu Irekiaren alde onak eta helburuak aztertzen dituen
dokumentu bati buruz hitz egin zen bileran.
Gero, dokumentu hori Irekiaren webgunean jarri zen
herritarrek komentatu eta ideiak eman ahal izateko.
Irakurketa errazerako bertsioa ere badauka dokumentu horrek.
3. Konpromisoak definitu eta OGP Euskadi webgunea aurkeztu
Ekintza Planeko konpromisoak erabakitzeko,
fitxa bat banatu zitzaien Foro erregularreko kideei.
Irekian eta OGP Euskadiren webgunean ere partekatu zen herritarrekin.
Fitxa horretan idatzi behar ziren
Ekintza Planerako proposatzen ziren konpromisoak.
Une horretan, OGP Euskadi webgunearen aurkezpena egin zen.
Webgune horretan herritarrek parte har dezakete
eta gai honen inguruan zer egiten den ezagutu.
Planerako konpromisoekin 41 fitxa bildu ziren.
Fitxetako konpromisoetatik gauza hauek hartu ziren kontuan:
- neurgarriak izatea, interesgarriak izatea eta benetan egiteko modukoak izatea
- administrazioentzat eta herritarrentzat garrantzitsuak izatea
- euskal administrazioetako bat konpromisoa betetzeko prest egotea
Jarraian, 8 konpromiso garrantzitsuenak aukeratu ziren.
2018ko ekainaren 14an , Foro erregularra bildu zen
8 konpromiso horiek aztertzeko.
Azkenean, 5 konpromiso hauek aukeratu ziren:
- Kontuak ematea
- Herritarrentzako zerbitzuak (Open Data eta Linked Open Data)
- Herritarren parte-hartzearen I-labEuskadin
- Open Eskola: herritarrentzako eskola irekia
- Zuzentasunaren euskal sistema
4 Konpromisoak zehazteko Foro irekia
2018ko uztailaren 2an bildu zen Foro irekia
ekainaren 14ko bileran Foro erregularrak Ekintza Planerako
erabaki zituen 5 konpromisoak aztertzeko.
Bilera egin aurretik, parte hartzeko gonbitea jaso zuten 6.065 pertsonek.
Pertsona interesatuei beharrezkoa den informazio guztia eman zitzaien.
Bileran 101 lagunek parte hartu zuten
eta 5 konpromiso horiekin lotutako zenbait gairekin ados jarri ziren.
Bileraren ondoren, txosten batean jaso ziren
parte-hartzaileen ideiak eta uztailaren 9an argitaratu zen.
Bilera horri buruz asko hitz egin zen
sare sozialetan: Facebook, Twitter,...
5. Ekintza Plana onartu
2018ko uztailaren 12an, Foro erregularra Gasteizen bildu zen
OGP Euskadi 2018-2020 Ekintza Plana onartzeko.
Bileraren ondoren, 10 egunez,
2018ko uztailaren 13tik 23ra, hain zuzen,
herritarrek Planaren dokumentua irakurri eta
Ekintza Planerako euren ideiak eman ahal izan zituzten.
Hauxe da OGP Euskadiren webgunea:
http://www.ogp.euskadi.eus/dokumentuak/-/dokumentazioa/ogp/kontsultara-irekitako-dokumentuak/
OGP EUSKADIREN KONPROMISOAK
Hauek dira Euskadiko Gobernu Irekirako 2018, 2019 eta 2020rako
Ekintza Planaren azken 5 konpromisoak:
- Kontuak ematea
- Herritarrentzako zerbitzuak (Open Data Euskadi eta Linked Open Data)
- Herritarren parte-hartzearen I-lab Euskadin
- Open Eskola: herritarrentzako eskola irekia
- Zuzentasunaren euskal sistema
Konpromiso horiek betetzeko,
herritarrek eta erakundeek elkarrekin lan egingo dute.
Eta OGP Euskadiren Talde sustatzailea osatzen duten
8 administrazioetatik gutxienez 2k zuzenduko dute prozesu osoa.
Alderdi guztiek ikasi eta parte hartuko dute prozesu osoan,
denen artean erabakitako konpromisoak bultzatu eta bete ahal izateko.