(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitateko 2018-2019 ikasturtea ireki du

2018.eko irailak 10

Iñigo Urkullu lehendakaria Leioako campusean izan da,

ekitaldi bat egin eta

UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasturte berri honi hasiera emateko.

 

Ekitaldi horretan izan dira Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk ere:

  • Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua.
  • Beatriz Artolazabal, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.
  • Maria Jesus San Jose, Lan eta Justiziako sailburua.

 

Urkuluk adierazi du hezkuntza oso garrantzitsua dela herrialde batentzat.

 

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak nahi du euskal gizarte osoak elkar hartuta lan egitea,

Euskadin unibertsitate publikoko hezkuntzan bikaintasuna lor dadin.

 

Horrez gain, gogorarazi du pertsonen prestakuntza

gizarte osoaren etorkizunean inbertitzeko modu bat dela.

 

Unibertsitateko hezkuntzan bikaintasuna lortzeko,

2 gauza oso garrantzitsu landu behar dira: prestakuntza eta ikerkuntza.

Horretarako, proiektuak egiten ari dira helburu honekin:

  • Unibertsitatea eta enpresetako lana lotzea.
  • Unibertsitatea eta zientzia, teknologia eta la berrikuntza

 

Lehendakariak datozen 4 urteotarako Unibertsitate-sistemaren Planari buruz hitz egin du (2022 bitartekoa).

 

Denbora-tarte horretan, hobetu eta bikaintasunerako bidean aurrera egin nahi da;

adibidez, euskal unibertsitate publikoaren eta beste zentro batzuen arteko lankidetzari eta elkarlanari esker;

Cluster 4gune da zentro horietako bat.

 

Beste proiektu eta programa batzuk ere badira:

Bikaintasun Campusa, oinarrizko ikerkuntzarako zentroak,  Ikerbasque, eta abar.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau