(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak plan bat onartu du, euskal gizartea berdintasunezkoa izan dadin lortzeko (Gobernu Kontseilua)

2018.eko uztailak 10

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki

hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana

2020 onartu du Eusko Jaurlaritzak.

Plan horretan jasao da

zer egingo duen Eusko Jaurlaritzak honako helburu hauek lortzeko:

  • Euskadin bizi diren pertsona guztiek edukitzea

        aukera eta eskubide berberak

  • gizarte bateratu bat, herritar guztien parte-hartzea ahalbidetzen duena
  • beharrik handiena dutenei laguntzen dien gizarte bat
  • pertsona eta kultura guztien aniztasuna errespetatzea

 

Hauek dira Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk:

 

  • 2018ko Emakunde Saria banatuko du Jaurlaritzak:

Sari horren bidez, emakumeen eta gizonen arteko

berdintasuna lortzeko lanean diharduten pertsona,

enpresa eta erakundeen esfortzua aitortzen da.

 

  • Enpresei laguntzeko programa onartu da:

Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak 600 milioi

euro emango dizkie enpresa txiki eta ertainei eta

profesional autonomoei,

bankuei dirua eska diezaieten eta

beren lana aurrera eramateko dirua izan dezaten.

 

Proiektu horrek herritarrei eta enpresei esaten die

non konektatu daitezkeen Internetera Euskadiko herri, hiri eta industria-

poligonoetan.

 

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai ordena
Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa dossiera

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau