(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gonbidatuta zaude 2018-2020 aldirako Ekintza Planaren konpromisoak definitzeko saioan parte hartzera

2018-06-21

OGP Euskadi proiektuko Foro Erregularrak

lan-saio bat antolatu du,

2018., 2019. eta 2020. urteetarako Ekintza Planaren konpromisoak definitzeko.

Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete saioan.

 

Noiz izango da? Non?

Eguna: uztailaren 2a

Ordua: Goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera.

Tokia: Euskadiko Artxibo Historikoa, (Maria Diaz de Haro kalea, 3. Bilbo)

 

Parte hartu nahi baduzu, klikatu HEMEN

 

Zertarako da saioa?

 

  • Erakundeen eta gizarte zibilaren arteko topaketaren ostean,
    Foro Erregularrak Ekintza Planean sartzeko zer konpromiso
    aukeratu dituen aurkezteko.
  • Saioan parte hartzen duten herritarrekin eztabaidatzeko eta definitzeko .. konpromiso-proposamenaren lehen zirriborroa.
    Fase hau garrantzitsua da.
    Izan ere, zenbat eta jende gehiagok parte hartu eta zenbat eta iritzi gehiago entzun, orduan eta errealistagoa izango da Ekintza Plana.

 

Nola lan egingo da?

Debaterako mahaiak osatuko dira, hainbat gairi buruz iritzia eman eta ideiak proposatzeko.

Hauexek dira, hain zuzen, mahaietan jorratuko diren gaiak:

 

  • Ilab: herritarren parte-hartzea Euskadin
  • Open Eskola (herritarrentzako eskola irekia)

 

OGP proiektua Euskadin

Pasa den apirilaz geroztik,

Euskadik Tokiko Gobernuen Programan parte hartzen du

Programa hori Gobernu Irekirako Aliantzaren barruan dago. 

Aliantza hori nazioarteko ekimen bat da,

eta haren helburua da gobernuak irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrengandik hurbilagoak izan daitezen lortzea.

Aliantza horretan mundu osoko 20 eskualde- edo toki-gobernuk parte hartzen dute. 

Ekintza Plana prestatzeko modu irekian dihardugu, elkarlanean.

Metodologia horri OGP deritzo.

Eta esan nahi du herritar guztiek har dezaketela parte Plana sortzeko prozesuan.

OGP zer den jakin nahi duzu?

Klikatu azalpenezko bideoa ikusteko

OGPren webgunea: http://www.ogp.euskadi.eus/inicio/

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan