
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak enplegu-zentro berezietan lankidetzan jarduteko bide berriak aztertu dituzte
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua da.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomiako sailburua da.
Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak (EHLABE)
desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko
egiten du lan.
Beatriz Artolazabal eta Pedro Azpiazu
EHLABEren ordezkariekin bildu dira Lantegi Batuak erakundearen egoitzan, Bizkaian.
Bileran, enpresa horiek egiten duten lana aztertu dute
eta lankidetzan jarduteko modu berriak proposatu dituzte.
Bileran egon dira, era berean:
- Txema Franco, EHLABEren lehendakaria
- Pablo Moratalla, EHLABEren koordinatzailea
- Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea
- Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea
- Amaia Arteaga, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria
- Borja Belandia, Lanbideko zuzendaria
- David Alvarez Ondare eta Kontratazioko zuzendaria
Iaz geroztik, Lege berri bat dago indarrean
eta horren arabera, administrazio publikoek nahitaez gorde behar dute
kontratuen gutxieneko kopuru
bat enplegu-zentro berezi eta laneratzeko enpresentzat
eta hori betetzen dela egiaztatu behar dute.
Pedro Azpiazuk adierazi du Eusko Jaurlaritzak
martxoan onetsi zuela erreserbatutako kontratuak egitea.
Erabaki honi esker, Eusko Jaurlaritzak eta bere enpresa publikoek zerbitzu gehiago kontratatzen
dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko laneratze-enpresekin eta enplegu-zentro bereziekin.
Euskal Autonomia Erkidegoan 82.400 dira desgaitasuna duten pertsonak.
Pertsona horiek 16 eta 64 urte bitartean dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko 76 enplegu-zentro daude.
Enplegu-zentro horietan,
desgaitasuna duten 8.629 pertsona daude.
- Araban 17 zentro daude eta 1.028 pertsona lanean
- Gipuzkoan 19 zentro daude eta026 pertsona lanean
- Bizkaian 40 zentro daude eta 3.575 pertsona lanean
Datu horiek Desgaitasunaren
eta Lan Merkatuaren
Espainiako Behatokiaren 2017ko txostenekoak dira.






