
Jaurlaritzak INDARTU 2018 programa babestu du langabezia-tasa altuena duten udalerrietako enpresei laguntzeko. (Gobernu Kontseilua) (Gobernu Kontseilua)
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da
eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak,
Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Arantxa Tapiak INDARTU 2018 programari Eusko Jaurlaritzak
emango dion diruaz hitz egin du: 8 milioi euro.
Laguntza horiek Bizkaiko Ezkerraldeko eta
Gipuzkoako Oiartzualdeko enpresentzat izango dira.
Diru-laguntza horiek inbertitua, enpresei eta, oro har,
inguruko ekonomiari, lehiakorragoak izaten lagundu nahi zaie.
INDARTU programarekin langabezia-tasa altuenak
dituzten udalerriei ere lagundu nahi zaie.
Josu Erkorekak, bere aldetik, Gobernu Kontseiluak
jorratutako beste gai batzuk aipatu ditu:
- Laguntzak garapenerako lankidetza arloko proiektuetarako: 35,5 milioi euro.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 300 proiektu
babesten ditu mundu osoan.
- Itunpeko LHko (Lanbide Heziketa) ikastetxeetako irakasleen prestakuntzarako
laguntzak: 1,8 milioi euro.
Irakasle horiek liberatu ahal izango dira
prestakuntza jasotzeko 2018-2019 ikasturtean.







