
Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikaintasuneko kirol proiektua aurkeztu dute
Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak
gaur aurkeztu dute hurrengo
Joko Paralinpikoetarako kirol-proiektua: Tokio 2020,
Beijing 2022 eta Paris 2024.
Proiektuaren helburua da
Joko Paralinpiko horietan
euskal kirolarien parte-hartzea sustatzea.
Bilbon aurkeztu da kirol-proiektua,
Euskadiko Artxibo Historikoan.
Aurkezpenean egon dira:
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
Porfirio Gonzalez, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren lehendakaria eta
Amagoia Arrieta eta Agurtzane Eguiluz kirolariak.
Aurkeztu duten bikaintasuneko kirol-proiektua
Joko horietan kirolari olinpiko
izateko potentziala duten kirolariekin
lan egiteko da.
Bekak emango zaizkie nazioartean kategoria absolutuan
lehiatzen diren eta emaitza onak dituzten kirolariei.
Badira 10 urte Basque Team Fundazioak beka horiek ematen dituela.
Proiektuaren ardatza kirolariaren ingurunea izango da, hau da,
kirolaria inguratzen duen guztia: familia, etxea, etab.
Basque Team Fundazioa
Basque Team-en helburua kirolariei dirua eta bestelako zerbitzuak ematea da, hala nola:
- medikuak
- teknikariak
- entrenamendua
- komunikazioa
- integrazioa lanean
- ikasketak
Kirolari horiek ez dira profesionalak.
Maila goreneko nazioarteko lehiaketetan parte hartzen
eta emaitza onak lortzen laguntzen die diruak
eta ematen zaizkien zerbitzuek.
Adibidez, Joko Paralinpikoetan,
munduko eta Europako lehiaketetan...
2007a geroztik, Basque Tean Fundazioak
41 kirol-mota ezberdinetako
(eskubaloi, surf, izotz gaineko patinaje, atletismo...)
140 kirolari baino gehiagori eman dizkie bekak.




