(ebaluazioan)
Berriak Segurtasuna
qrcode

112-SOS DEIAK larrialdi-zerbitzua errazago erabiltzeko APP berria

2018-04-18

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak

larrialdiei erantzuteko sistema berri bat aurkeztu du.

APP bat da, alegia, telefono mugikorretarako aplikazio bat,

pertsona orori zerbitzua errazago erabiltzen laguntzen diona.

Batez ere, komunikatzerik ez duten pertsonentzat da

(hitz egiteko edo entzuteko zailtasunak dituztenentzat).

 

Zertarako balio du APP honek?

 

112-SOS DEIAK Larrialdi Zerbitzura deitzeko.

Eta erantzun azkarragoa, baliagarriagoa lortzeko,

osasun-arazoak artatzeko, poliziara bideratzeko...

 

Nola funtzionatzen du APP honek?

 

  • Doakoa da.

  • Android eta IOS sistemaren bidez jaitsi daiteke.

  • Euskaraz eta gaztelaniaz jaitsi daiteke.

  • Deitzen duenaren kokalekuari buruzko datuak ematen dituen GPS bat aktiba dezake,

    deitzeko botoia sakatuta.

  • Pertsonaren datu medikoak eman daitezke (alergiak, medikamentuak, gaixotasun kronikoak...).

  • Pertsona baten datuak eman daitezke,

    hari deitu ahal izateko,

    zenbaki horretatik larrialdi-dei bat jasotzen denean.

 

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak

Bilboko Txurdinagako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan aurkeztu du APPa.

 

Han daude operadoreak, hots,

deiak jasotzen dituzten eta larrialdiei erantzuten dieten pertsonak.

APP berriarekin, pantailen bidez,

grafikoetan ikus daiteke informazioa,

eta txat bat ere badago,

hobeto erantzun ahal izateko larrialdian dauden pertsona guztiei,

baita komunikatzeko arazoak dituztenei ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan