(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gernikako Estatua betetzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako gobernuari (Gobernu Kontseilua)

2018-04-17

Joan den ostegunean, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen

zera eskatzea Espainiako gobernuari:

Gernikako Estatutuak esaten duena bete dezala,

beranduenez hemendik 6 hilabetera.

Eusko Legebiltzarraren eskaera hori

Urkullu lehendakariak helarazi dio Mariano Rajoy gobernuko presidenteari.

 

Gernikako Estatutua 1979an onartu zen arau bat da.

Han esaten denez, Euskadik, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoak,

autogobernatzeko eskumenak dauzka,

eta, esate baterako, tren-garraioarekin

eta lan publikoekin zerikusia duten gaiak kudatu ditzake.

Baina Euskadik ez ditu eskuratu oraindik eskumen guztiak,

eta horregatik Eusko Jaurlaritzak egutegi bat adostu nahi du Espainiako gobernuarekin,

bete gabe dagoen guztia betetzen hasteko:

euskal herritarrek hori nahi dutelako, eta beren eskubidea delako.

 

Oraindik 11 trenbide daude transferitu gabe. 

Bilbao eta Basauri artekoa eta Alonsotegi eta Barakaldo artekoa dira haietariko bi.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak, Josu Erkorekak,

hitz egin du gai horretaz Soraya Sáenz de Santamaría Espainiako gobernuko bozeramalearekin,

eta badirudi ados daudela:

gai hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena izan behar da.

 

10 milioi landa-eremuetarako

 

Josu Erkorekak iragarri du, halaber,

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko laguntza emango duela

Euskadiko landa-eremuen egoera hobetzeko.

Pertsonei, enpresei eta bestelako erakundeei emango dizkie laguntza ekonomikoak,

eremu horietan enpresak eta lanpostu gehiago egoteko

edo etxebizitza gehiago konpontzeko eta egiteko.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia joxean urkiola cuni
    2018-04-17

    Van 39 años INCUMPLIENDO el Estatuto y el Estado continua sin cumplir su propia Ley. Lo que hoy mismo ha dicho es UN INSULTO, en lugar de cumplirlo y conceder las transferencia que nos corresponde dicen que van a ceder DOS LINEAS DE TREN. Que se vayan a reir a la Moncloa, no de la ciudadanía vasca. Es hora de empezar a recorrer el camino hacia la SOBERANIA ya que desgraciadamente del Estado, ni con el PP ni antes con el PSOE, nada podemos esperar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan