0
Osakidetzak gripearen aurka txertatzea gomendatzen du kasuak gehitzearen eta Gabonen aurrean
Osakidetza, Euskal osasun zerbitzuak
Euskadin gaurko gripearen egoeraren
datuak eman ditu.
Herritarrei txertoa jartzeko gomendatu die,
batez ere Gabonak baino lehen.
• Milioi erdi pertsona txertatu dituzte jada,
iaz baino ehuneko 16 gehiago.
• Gripeak 100 mila herritarretik 238 herritarri eragiten die,
batez ere, Bizkaian.
• Ospitaleetan, 2024an baino 5 aldiz
ospitaleratze gehiago daude
eta oheen okupazioa ehuneko 75ekoa da.
• Osakidetzak gogorarazi du
haurrak txertatzea oso garrantzitsua dela,
kutsatzeen maila gorenena aurreratu daitekeelako
eta Gabonetan gehiago elkartzen garelako.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak
eta Osakidetzak azaldu dute
txertaketa kanpaina ondo aurrera egiten ari dela.
Aurten, iazko data beretan baino
ehuneko 16 txerto gehiago jarri dira.
Hala ere, bai gripetik, bai Covidetik
zaintzen eta babesten jarraitzeko eskatu dute.
Izan ere, kutsatzeak ohi baino lehenago
gehitzea espero dute.
Haurrak eta adinekoak
Adinekoen artean gripearen aurkako
500 mila txerto baino gehiago jarri dituzte
eta Covidaren aurkako ia 300 mila txerto.
75 urte edo gehiagoko pertsonen ehuneko 70ak
bi txertoak jaso dituzte jada.
Egoitzetan, ehuneko 84 txertatu dituzte gripearen aurka
eta ehuneko 72 Covidaren aurka.
Haurrei dagokienez,
6 eta 59 hilabete arteko haurren artean
23 mila haur baino gehiago txertatu dituzte.
Haurrak txertatzea oso garrantzitsua da:
• ahulago direlako
• aitona-amonei edo gaixotasun kronikoak dituztenei
errazago kutsatu diezaieketelako
• ospitaleratzeak gutxitzen dituelako.
Haurdunak eta osasun-langileak
Euskadin, haurdun dauden emakumeen
ia erdia txertatu dute.
Osasun-langileen artean,
12 mila txerto baino gehiago eman dira,
iaz baino ehuneko 30 gehiago.
Nola eragiten du lurraldeka
• Bizkaian: 333 kasu 100 mila biztanleko.
• Araban: 140 kasu 100 mila biztanleko.
• Gipuzkoan: 128 kasu 100 mila biztanleko.
Ospitaleetako egoera
• Jada 5.300 gripe-kasu baino gehiago artatu dira.
• 553 ingresu izan dira,
iazko data beretan baino 5 aldiz gehiago.
• Ospitaleen okupazioa ehuneko 75ekoa da.
• Beharrezkoa bada, ohe gehiago jarriko dira
prest dagoen planaren arabera.
Osakidetzak azpimarratu du txertaketa dela
gripea eta Covida saihesteko modu onena.
Garrantzitsua da Gabonetako ospakizunetara
babestuta iristea.
Informazio gehiago ikus dezakezu Osakidetzaren
gripearen txertaketari buruzko webgunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan