(ebaluazioan)
Berriak Osasuna
qrcode

Euskadik unitate berria izango du haurren eta nerabeen elikadura portaeraren (EPN) nahasmenduak tratatzeko

2025-11-18
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak
unitate berezi bat sortuko du Haur eta Gazteen
Elikadura Portaeraren Nahasmenduak tratatzeko.
EPNak elikadura-portaeraren nahasmenduak dira,
hala nola anorexia edo bulimia.

Unitateak sarean lan egingo du,
hau da, hainbat zentroren artean koordinatuta,
eta zerbitzua egingo die
Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari.

Unitatea sortzea oso garrantzitsua da,
eta beharrezkoa, EPNak areagotzen ari baitira.
Nahasmendu horiek erronka handia dira familientzat,
osasun sistemarentzat, hezkuntzarentzat
eta gizartearentzat ere.

Horregatik, lurralde osorako espezialistak dituen
antolatutako erantzuna behar du.
Unitatea sortzea Euskadiko Osasun Itunaren parte da.
Itun horrek osasun mentala lehentasuntzat hartzen du.

Nola funtzionatuko du unitate berriak?

Unitateak funtzionatuko du:
• Bi ospitale-egoitzekin.
• Eguneko ospitale espezializatu batekin.
• Koordinazio kliniko bateratu batekin,
arreta pertsonalizatua ziurtatzeko.

Martxan dauden beste baliabide hauekin batera
lan egingo du:
• Haurren eta gazteen ospitalizazioa
• Eguneko ospitaleak
• Jantoki terapeutikoak
• Helduen EPN unitateak (Galdakao eta Araba).

1. Bilbo-Basurtu ESIa

• 18 urte arteko gazteak hartuko ditu.
• Fase larrienetan dauden kasuez arduratuko dira
eta gai hauek landuko dituzte:
o Berrindartze fisikoa.
o Nutrizio- eta medikuntza-egonkortzea.

2. Barrualde-Galdakao ESIa
• 14 urtetik helduarora bitarteko gazteak hartuko ditu.
• Tratamenduarekiko erresistentzia handiena duten
pertsonez arduratuko dira.

Bi egoitzek protokolo bateratua izango dute,
eta ospitaleratzeei, deribazioei
eta tratamendu planei buruzko erabakiak
partekatuko dituzte.

Unitateak gertutik lan egingo du
haurren eta gazteen osasun mentaleko unitateekin,
pediatriarekin, endokrinologiarekin,
erizain komunitarioekin, gizarte-zerbitzuekin
eta hezkuntza-esparruarekin.

Elkarrekin lan egiteak lagunduko du
kasuak lehenago detektatzen,
etengabeko jarraipena egiten
eta familiei hobeto laguntzen.

Eguneko ospitale berri bat Gipuzkoan

Gipuzkoan EPNan espezializatutako
Eguneko Ospitalea irekiko da,
honako hauetarako:
• Ingresurik gabeko programa intentsiboak egiteko.
• Familiek gehiago parte har dezaten.
• Ospitaleratzeak saihesteko, beharrezkoa ez denean.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan