(ebaluazioan)
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak kirurgia robotikoa erabiltzen du biriketako minbizia tratatzeko

2025-11-17
Azaroaren 17a Biriketako Minbiziaren
Nazioarteko eguna da.

Osakidetza, Euskal osasun zerbitzuak
eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak
egun honetan gogorarazi nahi dute
oso garrantzitsua dela:
• gaixotasuna prebenitzea
• azkar detektatzea
• tratamenduen aurrerapenen berri ematea.

Urtero, biriketako minbizia duten
2.800 pertsona berri inguru detektatzen dira Euskadin.
Gaixotasun hau ohikoagoa da gizonen artean,
eta 45 urtetik gorakoetan agertu ohi da.
Erretzea da biriketako minbiziaren kausa nagusia.
Ez erretzea da prebenitzeko modu onena.

Kirurgia robotikoa: aurrerapen garrantzitsua

Osakidetza kirurgia robotikoa erabiltzen ari da
biriketako minbizia tratatzeko.
Gaixotasun horrek 2024an
10 mila pertsona baino gehiagori eragin zion Euskadin.
Batez ere, 46 eta 75 urte bitarteko
gizonen artean gertatzen da.
Kasuen ehuneko 70a tarte horretan ematen da.

Osakidetzako Toraxeko Kirurgiako zerbitzuek
kirurgia robotikoa erabiltzen dute jada
ebakuntzak egiteko:
• Robotak beso mekanikoak ditu.
Beso horiek kirurgialari batek kontrolatzen ditu.
• Batez ere, kasu konplexuenetan erabiltzen da.
Inbasio txikiko kirurgia da,
eta ebakuntzak zehaztasun handiarekin egin daitezke.
• Biriketako minbiziaren lehen faseetan
kirurgia da sendatzeko tratamendu nagusia.

Teknika horrekin, pazienteek
min gutxiago dute ebakuntzaren ondoren
eta azkarrago suspertzen dira.
Azkarrago itzul daitezke eguneroko bizitzara.

Kirurgiaz gain, immunoterapia da
gaur egungo tratamendu garrantzitsuenetako bat:
• Lehen aukera da kasu askotan.
• Bakarrik erabil daiteke edo kimioterapiarekin
edo erradioterapiarekin
 batera.
• Zabaldu ez diren tumore batzuk sendatzen laguntzen du.
• Kasu larriagoetan, denbora gehiago
eta bizi-kalitate hobearekin bizitzeko aukera ematen du.

Tabakismoaren prebentzioa

Osakidetzak gogorarazi du ez erretzea dela
biriketako minbizia saihesteko modu onena.
Tabakoa erretzeari uzteko
hainbat tratamendu eskaintzen ditu:
• profesionalen aholkularitza
• aurrez aurreko, telefono bidezko edo online taldeak
• mugikorreko aplikazioa
profesionalen laguntzarekin batera.

Gainera tabakoa erretzearen eta bapeatzearen
arriskuei buruz berri emateko kanpainak egiten
eta kerik gabeko guneak sortzen ari da ere.

Bizkaian, LuCIA proiektu pilotua egiten ari dira
biriketako minbizia lehenago aurkitzeko:
• 1.400 boluntariok parte hartzen dute.
• Helburua baheketa hobetzea da,
hau da, minbizia lehenago detektatzeko probak hobetzea.
Proiektu horri esker, Euskadi
erreferentzia da Espainian eta Europan
diagnostiko goiztiarren programetan.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan