(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 140 milioi euro emango ditu ikerketa programak bultzatzeko

2025-11-18
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia,
Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

Ikerketa zentroetarako laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
140 milioi euro ematea
Ikerketa Kooperatiboko Zentroei (IKZ)
eta Oinarrizko Ikerketako eta Bikaintasuneko Zentroei (BERC).

Laguntza horiek dira 2026an, 2027an, 2028an
eta 2029an zehar egingo diren programetarako.

Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak
kalitate oneko ikerketa eta zientzia
bultzatzen jarraitu nahi du Euskadin
pertsonen ongizaterako.

IKZ zentroek 80 milioi euro jasoko dituzte
honako hauetarako:
• Egonkorrak eta ikerketan liderrak izan daitezen.
• Euskal ikerketa beste herrialdeetan bultzatzeko.
• Zentroen gaitasunak eta lehiakortasuna hobetzeko
zientziaren eta teknologiaren arloan Euskadin.

BERC zentroek 60 milioi euro jasoko dituzte
funtzionamendu gastuak ordaintzeko,
horrela hauek lortzeko:
• egiten duten ikerketa lana ziurtatzeko
• hazi ahal izateko
• euskal ikerketa beste herrialdeetan bultzatzeko.

Laguntza hauetarako, Eusko Jaurlaritzak
duela 4 urte baino
20 milioi euro gehiago emango ditu.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro
emango dizkie ikerketa zentro horiei
2026an ekipamendu zientifikoa erosi ahal izateko.
Laguntza horiek INKER programaren barruan daude.

Euskara komunikabideetan

Euskara komunikabideetan bultzatzeko
Gobernu Kontseiluak onartu du
Euskal Editorea S.L. entitatearekin duen
lankidetza-hitzarmenarekin jarraitzea.
Hitzarmen hori 4 urte gehiagorako izango da.

Laguntza hau BERRIA proiektua argitaratzeko da,
bai paperean, bai formatu digitalean.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak
ia 14 milioi euro emango dizkio.

Honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du:
• Komunikabideetan euskara erabili dadila bultzatu.
• Komunikabideen euskarazko lana indartu.
• Euskal kulturan lan egiten duten elkarteekin
euskarazko ekimen interesgarriak sortu.

Doako laguntza juridikoa

Gobernu Kontseiluak onartu du
17 milioi euro baino gehiago ematea abokatutza-elkargoei
eta milioi bat prokuradoretza-elkargoei.

Horri esker, doako laguntza juridikoa
eskaintzen jarraitu ahal izango da
2026an zehar, Euskadin.
Izan ere, ofiziozko eta guardiako txandako
abokatuek eta prokuradoreek
ehuneko 5,4 gehiago jasoko dute soldatan.

Doako laguntza juridikoa oso garrantzitsua da
pertsona guztiek justiziara sarbidea izan dezaten
batez ere, gehien behar dutenek.

Beste laguntza batzuk

• Gaztedi elkartea:
60 milioi 2029ra arte programak sortzeko.
Programa horiei esker neurri judizialak dituzten
adingabeek eta gazteek komunitatean laguntzen duten
zereginak bete ditzakete.

• Familia-elkarguneak:
2,7 milioi euro funtzionamendu gastuak
ordaindu ahal izateko
eta krisi egoeran dauden familiei
laguntzen jarraitzeko.
2026an, elkargune horiek
3 milioi euro baino gehiago jasoko dute.

Gainera, hitzarmena berritu da
Barakaldoko eta Portugaleteko
familia-elkarguneak kudeatzeko.

• Madrilgo, Valentziako eta Kanarietako
Unibertsitate Europarrarekin hitzarmena
ikasleek praktikak egin ahal izan ditzaten Ertzaintzan.

Horrela, ikasleek ezagutu ahal izango dituzte
nolakoa den lana errealitatean
eta gaur egun dauden arazoak.
Horri esker, prestatuago egongo dira
lanean hasten direnean.

• Eskola-garraiorako banakako laguntzak:
4 milioi euro laguntzetan Eusko Jaurlaritzak
antolatzen duen garraio ibilbidetik
kanpo dauden ikasleentzat.
Baita Eusko Jaurlaritzak beste erakunde batzuetako
garraio publikoa erabiltzea
egokitzat hartzen duten ikasleentzat.

Beharrezko bada, Eusko Jaurlaritzak
diru gehiago emango du laguntzak emateko
baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei.

• Beste herrialdeetan ikasteko bekak:
milioi bat euro baino gehiago
ingelesa, frantsesa eta alemana ikasi nahi duten
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan