0
Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro emango ditu Euskadiko ekonomia bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Noël d 'Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.
Indartuz funtsari laguntzak
Gobernu Kontseiluak baimena eman dio
Finantzen Euskal Institutuari (FEI)
Indartuz kapitala S.A. funtsa sortzeko
eta 65 milioi euro emango dizkio funtsa horri.
Honekin, Eusko Jaurlaritzak
inbertitzeko modu berri bat bultzatu nahi du,
Euskadiko ekonomia indartzen laguntzeko.
Funts hori Indartuz sozietateak
eta enpresa pribatuek erabil dezakete
proiektuetan edo enpresetan inbertitzeko.
Funts hori sortuko da Euskadi Eraldatuz 2030
Inbertsioen Planaren barruan.
Ikastetxeak hobetzea
Eusko Jaurlaritzak onartu du
Udaleraiki hitzarmena berritzea
udaletako eraikinetan dauden ikastetxeetan
hobetzeko obrak egiten jarraitzeko.
Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro gastatuko ditu
obra horien gastuen ehuneko 60 ordaintzeko.
Horri esker, 2025ean Euskadiko
80 ikastetxe baino gehiago berritu ahal izango dira.
Horrela, Eusko Jaurlaritza eta udalak
Euskadin hezkuntza indartzeko
lankidetzan arituko dira.
24 etxebizitza publiko Mundakan
Eusko Jaurlaritzak 24 alokairu publikoko etxebizitza
eraikiko ditu Mundakan, Bizkaian.
Mundakako udalak lurra emango du
Erreka auzoan etxebizitzak eraiki ahal izateko
hurrengo hilabeteetan.
Eusko Jaurlaritzak lizitazio publikoa martxan jarri du
obrak egiteko eskaintzak jaso ahal izateko.
Laneko segurtasunerako eta osasunerako hitzarmena
Gobernu Kontseiluak hitzarmen berria onartu du
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren,
Osalanen eta Ministerio Fiskalaren artean
laneko segurtasuna eta osasuna indartzeko Euskadin.
Hitzarmen honen helburua da
protokoloak eta komunikazio kanalak sortzea:
• lan-istripu gutxiago egon daitezen
• erakunde horien arteko antolakuntza hobetzeko.
Beste laguntza batzuk
• Paperezko argitalpenak euskaraz:
554 mila euro euskaraz paperezko argitalpenak
sortzeko eta martxan jartzeko.
• BAGOAZ proiektua:
250 mila euro Elkar Argitaletxea S.L. entitateari.
Proiektu honen helburua da euskaraz
sortuta dauden materialak
katalogatzea eta ezagutaraztea.
Eta euskaraz material berriak sortzea
gaur egun dauden beharrei erantzuteko.
• Santurtziko Udala:
200 mila euro jarduerak antolatzeko
dokumentu batean Santurtziren izena lehen aldiz
idatziz agertu izanaren 950. urteurrena ospatzeko.
Jarduera horiek hainbat tokiko
gizarte eta kultura eragileekin antolatu dira
eta 2025ean zehar egiten ari dira.
• Dirdir LAB programa:
100 mila euro Apellaniz & De Sosa SL entitateari
2025ean zine laborategia sortzeko.
Helburua da balio artistikoa, kulturala eta soziala duten
filmak bultzatzea.
• Asociación Ur Mara Kultur Elkartea:
45 mila euro Tolosaldeko landa-eremuan
sorkuntza artistikoko programa bat
martxan jartzeko.
Ur Mara museoa artea eta natura
batzen dituen espazio naturala da
eta eremu honen kultura ezagutarazten du.
• Eusko Ikaskuntza: 55 mila euro
2025ean Ezberdin Berdinak proiektua egiteko.
Proiektuaren helburua da pentsatzea
etorkizuneko euskal gizartea nolakoa izango den
artisten sorkuntzen, ikerketa sozialen
eta herritarren parte-hartzearen bidez.
• UNRWA Palestinako errefuxiatuentzako
Nazio Batuen Agentzia:
250 mila euro Palestinako errefuxiatuek
lehenbailehen osasun-zerbitzuak
eta behar dituzten botikak jaso ditzaten
Gazako Zerrendan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan