(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro baino gehiago emango ditu adikzioak prebenitzeko

2025-11-04
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

Adikzioak prebenitzeko eta gutxitzeko laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
milioi bat euro baino gehiagoko laguntza ematea
adikzioa prebenitzeko eta gutxitzeko
eta osasuna hobetzen duten ohiturak
bultzatzen dituzten proiektuetarako.

Eusko Jaurlaritzak Euskadin
adikzioa prebenitzeko eredua dauka.
Eredu horri esker,
gai horietan lan egiten duten erakundeak
laguntza behar duten pertsonengana iritsi daitezke
komunitatean dauden baliabideekin.
Horregatik, laguntza hau
irabazi-asmorik gabeko erakunde horientzako da.

Laguntza honen barruan,
236 mila euro emango dituzte
ausazko jokoarekiko adikzioa
eta beste adikzio batzuk tratatzeko.
Hala nola sare sozialetan denbora asko egotea,
gehiegi erostea…

Ikertzaileentzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak onartu du
665 mila euro ematea laguntzetan
ikertzaileen prestakuntza bultzatzeko
beste herrialdeetan.

Laguntzan horien helburua da hauek indartzea:
• Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzako (I+G+B)
euskal sistema.
• Euskal ikerketa beste herrialdeetan.
• Kalitatea ikerketa-karreraren etapa guztietan.

Laguntzak horrela banatuko dira:
• 465 mila euro Egonlabur programarako,
oraindik doktoretu ez diren ikertzaileek
beste herrialdeetan prestakuntza
osatu ahal izateko.
• 200 mila euro Ikermugikortasuna programarako,
jada doktoratu diren ikertzaileek
estatuko eta nazioarteko zentroetan
ikasi eta lan egin ahal izateko,
2 eta 6 hilabete artean.

Euskal kultura-ondare immaterialarentzako laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
400 mila euro ematea laguntzetan
euskal kultura-ondare immateriala babesteko.

Laguntza horiek dira halako proiektuentzat:
• Ondare mota horri buruzko ikerketa,
katalogazioa eta planak egiten dituztenak.
• Gure kultura-ondare immateriala
ezagutarazteko jarduerak sortzen dituztenak.
• Ondare mota hori balioan jartzeko eta ezagutarazteko
tokiko erakundeek egiten dituzten jarduerak
bultzatzen dituztenak.

Proiektuak 2025 eta 2026 bitartean
martxan jarri behar dira.
Eta Eusko Jaurlaritzak 2024an emandakoa
baino diru kopuru bikoitza emango du oraingoan.

Mutur Beltz proiekturako laguntza

Gobernu Kontseiluak onartu du
Mutur Beltz elkarteari
48 mila euroko zuzeneko laguntza ematea.

Laguntza honekin proiektu kulturala
eta nekazaritza ekologikokoa
jarri ahal izango da martxan.
Proiektuak ardi karrantzar aurpegi beltza
babestu nahi du, modu jasangarri batean.
Ardi arraza hori galtzeko arriskuan dago.

Proiektuak artileari ere zentzu berria eman nahi dio.
Eta artea, diseinua eta lanbideak lotzen dituzte,
natura errespetatzen duten bitartean.

Gainera, lankidetza bultzatzen du
Karrantza Haranean, Bizkaian.

Aldiriko tren geltokia Astigarragan

Gobernu Kontseiluak onartu du
Euskal Trenbide Sareak (ETS)
aldiriko tren geltoki berria eraiki dezala
Astigarragan, Gipuzkoan.

Eraikin berria egingo da
nasen eta trenbideen gainean.
Eta geltokira sartzeko, oinezkoentzako
eta bizikletentzako pasabide bat egingo da.

Pasabidea 306 metrokoa izango da
eta Donostia eta Astigarraga lotuko ditu.

Lan hauek 15 milioi euro baino gehiago
balioko dute guztira, eta ADIFek ordainduko du.
Eusko Jaurlaritzak 2,6 milioi euro emango ditu
sarrerako pasabidea eraikitzeko.

Beste laguntza eta hitzarmen batzuk

• HABE, Helduen Alfabetatze
eta Berreuskalduntzerako Erakundeari:
milioi bat euro baino gehiago
Ertzaintzako agenteei euskara ikastaroak
ematen jarraitzeko 2025-2026 ikasturtean.
Ikastaroak aurrez aurrekoak izango dira
edo autoikaskuntzakoak,
bakoitzak bere kabuz ikasi dezan.

• Segurtasun Sailaren
eta Euskadiko udalen arteko hitzarmena:
Ertzaintzak eta udaltzaingoek
elkarrekin lan egin dezaten.
Horrela baliabideak hobeto erabiliko dituzte
eta segurtasun publikoan zerbitzu hobea
emango diete herritarrei.
Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2025-11-05

    oso garrantzitsua da adikzioei aurrea hartzea, istripu edo kalteren bat gerta ez dadin; are gehiago, aurrezteko ahalmenik gabeko aukerak gainetik gastatzeko adikzioa ere, gutxi erabilita ere, besterik gabe biltegiratzen da.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan