1
Zaindoo: zaintzaileei laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren aplikazio berria
Zaindoo zerbitzuak laguntzen die
etxean adineko eta mendekotasuna duten
senideak zaintzen dituzten pertsonei.
Mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke,
eta erabiltzeko erraza da.
Baita teknologiarekin esperientziarik
ez duenarentzat ere.
Familia askotan, hainbat pertsonak
parte hartzen dute zaintzetan:
• Batzuek senidea zaintzen dute zuzenean:
janaria, garbitasuna, ibilaldiak…
• Beste batzuek zaintza antolatzen dute
eta erabakiak hartzen laguntzen dute.
Zaindoo horiei guztiei zuzentzen zaie.
Lagun diezaieke, norbait zaintzeak
honako hauek sor ditzakeelako:
neke fisikoa, estres emozionala,
osasun arazoak eta gizartetik isolatzea.
Zaintzaile asko ez dira nekeaz konturatzen,
gehiegi den arte.
Zaindook laguntzen die benetan nola dauden jakiten,
zailtasunak aurreikusten, hobeto zaintzen
eta bizitzaren eta zaintzaren arteko oreka mantentzen.
Nola funtzionatzen du Zaindoo aplikazioak?
Hasteko aplikazioak zaintzailearen
ebaluazioa egiten du datu hauek jakiteko:
fisikoki eta emozionalki nola dagoen ,
estres-maila, kezkatzen duten aldaketak,
gainkarga…
Ebaluazio hori aldiro errepikatzen da.
Ondoren, aplikazioak plan pertsonalizatua
eskaintzen du.
Honako hauek barne ditu:
Banakako saioak:
• Familia-zaintzako espezialista batekin.
• Zalantzak argitzeko, egoera zailak kudeatzeko
edo erabakiak hartzeko balio dute.
• 45 minutukoak dira eta aplikazioan egiten dira.
Bideoen bidezko prestakuntza:
• Norbere burua eta senidea hobeto zaintzeko
eta gainkarga murrizteko.
Ariketa praktikoak:
• Trebetasunak entrenatzeko eta hobeto antolatzeko.
Zaintzaileentzako komunitatea:
• Esperientziak, trikimailuak eta ideiak
partekatzeko gunea.
Eguneroko edukiak eta aholkuak:
• Zainketari, ongizateari eta estresaren
kudeaketari buruzkoak.
Zaintzaileei buruzko datuak Euskadin
• Euskadin 107.000 pertsona daude
senideen zaintzan.
• Profil ohikoenak dira:
o Diru-sarrera ertain-baxuak dituzten
adineko ezkontideak.
o Zaintza, lana eta seme-alabak
batzen dituzten emakumeak.
• Zaintzearen ondorioak:
o Osasuna: gaixotasun gehiago,
estresa eta botiken kontsumoa.
o Emozionala: antsietatea, depresioa eta nekea.
o Soziala: isolamendua eta gatazkak.
o Ekonomikoa: lana murriztea edo uztea.
Datozen 20 urteetan, mendekotasuna
urtero ehuneko 5 haziko da.
Horrek laguntzen beharra handituko du.
Zaindooren emaitzak
• 1.000 pertsonak erabiltzen dute jada.
• Ehuneko 71 emakumeak eta ehuneko 29 gizonak dira.
• Lurraldeka: ehuneko 51 Bizkaian,
ehuneko 40 Gipuzkoan eta ehuneko 9 Araban.
• Banakako 3.000 saio baino gehiago egin dira.
• Batez besteko balorazioa: 5etik 4,8.
• Online komunitatean, 2.600 mezu baino gehiago.
• 5.000 prestakuntza eduki baino gehiago erabili dira.
• Ongizatea nabarmen hobetu da
eta murriztu dira: gainkarga, antsietatea, depresioa
eta zaintzan emandako denbora.
Nola sartu Zaindoon?
Zerbitzua doakoa da.
Informazioa eskatzeko telefonoz: 900 840 126.
Posta elektroniko bidez: zaindoo@euskadi.eus
Alta emateko:
1. Sartu web-orrian: https://www.euskadi.eus/zaindoo
2. Eskaera bete.
3. Erabiltzailea eta pasahitza jasoko duzu,
aplikazioan sartzeko.
Zer baldintza bete behar dira?
Zaintzaileak:
• Mendekotasuna duen pertsonaren senidea izatea.
• Euskadin bizitzea.
• Interneterako sarbidea duen
smartphone edo tablet bat izatea.
Mendekotasuna duen pertsonak:
• 60 urtetik gorakoa izatea eta Euskadin bizitzea.
• Mendekotasun-maila aitortua izatea (1, 2 edo 3).
• Etxean bizitzea (egoitza batean ez bizitzea).
Ez da beharrezkoa zaintzailearekin bizitzea.