0
Eusko Jaurlaritzak milioi erdi euroko laguntza emango du ASETT gizarte-ekonomia proiekturako
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.
500 mila euro ASETTerako
Gobernu Kontseiluak ASETTerako
500 mila euroko dirulaguntza onartu du.
Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank
Euskadiko gizarte-ekonomiaren arloko
lehenengo ekimenetako bat da.
Zentro oso garrantzitsua da
eta beste herrialde batzuetan ere ezaguna,
berritzailea delako eta sektore horretan
jardunbide egokiak dituelako.
Mikel Torres sailburuak esan du
Eusko Jaurlaritzak konpromisua duela
gizarte-ekonomiarekin eta horrelako proiektuekin.
Izan ere, lankidetzaren eta jasangarritasunaren alde
lan egiten dute eta euskal ekonomia hazten
eta euskal eta europar gizartearen ongizateari
laguntzen baitie.
Euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena
Gobernu Kontseiluak 2 lankidetza-hitzarmen
onartu ditu euskal administrazioetan
euskara ikasten eta erabiltzen laguntzeko.
Hitzarmenek 2028ra arte iraungo dute.
Hitzarmenei esker IVAP (Eusko Jaurlaritza)
eta Arabako Batzar Nagusiak eta Igorreko Udala
lankidetzan arituko dira prestakuntza gaietan.
IVAPek euskara ikastaroak eskainiko ditu
administrazio horietako langileentzat,
lantokietan euskara normaltasunez erabil dezaten.
Bermeo Tuna World Capital elkarteari laguntza
Gobernu Kontseiluak onartu du
Bermeo Tuna World Capital elkarteari
30 mila euroko dirulaguntza ematea.
Elkarte horrek biltzen ditu
arrantza sektorean hegaluzearen arloan
lan egiten duten 40 talde baino gehiago.
Arrain horren kudeaketa jasangarria
bultzatu nahi dute.
Horretarako Bermeon ALMA 2030 metodologia
erabili nahi dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan