(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren laguntzak Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarrirako

2025-10-14
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

Arrantza-proiektuetarako laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
3 milioi euroko laguntzak ematea
euskal arrantza-sektoreko proiektuetarako.

Laguntzen helburua da
garapen jasangarriaren alde egiten duten
eta ekonomia urdinarekin lotuta dauden
proiektuei laguntzea.

Laguntzak emango dituzte:
• Enpresa berriak martxan jartzeko.
• Enplegu berriak sortzeko.
• Arrainaren kontsumoa bultzatzeko
ikerketak, azterketak eta kanpainak egiteko.
Itsasoko eta arrantzako ondarearen
garrantzia nabarmentzeko.

Gizarte-ekonomiako proiektuetarako laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
700 mila euro baino gehiagoko laguntzak ematea
Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresei eta erakundeei.

Laguntzen helburua da gutxienez 2 urte dituzten
mota hauetako erakundeei langile-gastuak
eta funtzionamendu-gastuak ordaintzen laguntzea:

• Kooperatibentzat eta lan-sozietateentzat:
455.800 eurora arte.
• Beste kooperatiba eta konfederazio batzuentzat:
100 mila eurora arte.
• Gizarte-ekonomia solidarioko erakundeentzat
eta enplegu-zentro berezientzat: 150 mila eurora arte.
Autonomoen erakundeentzat: 50 mila eurora arte.

Laguntza horiek Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Argitaratu ete hurrengo egunetik aurrera
eska daitezke Eusko Jaurlaritzaren web-orriaren bidez.

Hazitarako patata ekoizteko laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
700 mila euroko laguntzak ematea
hazitarako patata landatzeko.
Patata mota hori oso garrantzitsua da
Euskadiko elikagaien ekoizpenean.

Laguntzak emango dituzte:

• Makinak erosteko: 70 mila eurora arte.
• Nekazaritzako jarduera berriak
martxan jartzeko: 40 mila eurora arte.
• Ekoizpena handitzeko: 35 mila eurora arte.

Laguntzak ematerakoan aintzat hartuko da
emakumeek, gazteek edo titular batzuek
partekatutako ustiategietako proiektuak diren.

Hazitarako patata landatzen lan egiten duten
ustiategiek laguntzak jaso ahal izateko
baldintza hauek bete behar dituzte:
• 2025ean gutxienez ziurtatutako
patata mota honen hektarea 1 landatzea.
• Prestakuntza espezializatua izatea
labore mota honetan.
• Euskadin ekoizle baimendua izatea.

Onartutako beste laguntza eta hitzarmen batzuk

• 235 mila euro Zaporeak Solidarios elkartearentzako.
Zaporeak proiektuarekin
Greziako Lesbos irlan dauden errefuxiatuei
janaria eramaten diete.
• 120 mila euro Afrikako Sahel eskualdean
laguntza humanitarioko proiektuak
dituzten elkarteentzako.
• Segurtasun Saileko hitzarmena
Euskal Espeleologoen Elkargoarekin
datozen 4 urteetan lankidetzan aritzeko
larrialdi egoeretan, hondamendietan…
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan