(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro baino gehiago gastatuko ditu Osakidetzarako zerbitzu digitaletan

2025-10-07
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.

Osasun-sistema digitalizatuagoa

Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Jaurlaritzaren,
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren
eta red.es enpresa publikoaren arteko
lankidetza-hitzarmena.

Eusko Jaurlaritzak 7,6 milioi euro
baino gehiago inbertituko ditu
sistema digitalak Osakidetzan,
euskal osasun-sisteman sartzeko.
Horrek pazienteen bizi kalitatea hobetuko du.

Proiektu digital horiek honako hauekin
zerikusia izango dute:

Adimen artifiziala.
• Irudi medikoaren elkarreragingarritasuna;
hau da, erradiografiak, erresonantziak
eta halako beste proba batzuk partekatu ahal izatea
hainbat osasun-sistemen artean.
• Monitorizazio- eta telezainketa-programak;
hau da, datuak aztertzea
eta pazientearen osasunaren ebaluazioa
jarraitzea urrutitik teknologiaren bidez.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE)
eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL)

Gobernu Kontseiluak onartu du
DSBEri eta GLLei buruzko dekretu berri bat.
Ekonomian zailtasunak dituzten pertsonentzako
laguntzen sistema eguneratzen du.
Sistema hau duela 20 urte baino gehiago da
Euskadin martxan dagoela.

Dekretu berriari esker:

• Laguntzak zabalduko dira
diru-sarrera txikiak dituzten langile gehiagorentzat,
batez ere, familia handienentzat.
• Bultzatzen dira lana bilatzearen interesa
eta bikoteak ere lan egin dezala,
gehienetan emakumeak.
Guraso bakarreko familiei laguntzen zaie,
seme-alabak hezteko kostuetarako laguntzekin.

Onartutako beste laguntza batzuk

• 13 milioi euro arrantza-
eta akuikultura-sektoreei laguntzeko,
arrantza jasangarriaren, ekonomia urdinaren
eta arrain-espeziak berreskuratzearen alde.

• 500 mila euro UNEDen jarduerarako.
UNEDek lan-zailtasunak
eta zailtasun pertsonalak dituzten pertsonei
unibertsitatera sartzea errazten die.
Euskadin, 3 zentro ditu
Bergaran, Bizkaian eta Gasteizen.

• Ia milioi 1 euro EIMA laguntzetan
unibertsitatez kanpoko euskarazko
ikasmaterialak sortzeko,
bai paperean, bai digitalean.

• 70 mila euro Inklusio Mahaietako ekimenetarako.
2020an sortu ziren tokiko gune gisa
administrazioen, sistema publikoen
eta hirugarren sektoreko erakundeen lana koordinatzeko.
Baita herritarrentzako arreta hobetzeko ere
etxebizitza, enplegua, hezkuntza
edo osasuna bezalako gaietan.

Jabetza industrialeko eta intelektualeko delituak

Gobernu Kontseiluak onartu du
Ertzaintzaren eta ANDEMA
Marka Defendatzeko Elkartearen
arteko lankidetza-hitzarmena.

Hitzarmen honi esker partekatu ahal izango dira
Euskadin gertatzen diren jabetza industrialeko
eta intelektualeko delituen
 aurkako borrokari buruzko
informazioa eta ezagutza.

Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak
lankidetza-protokoloa sinatuko dute
hurrengo urriaren 10ean.
Horri esker bi lurraldeak
lankidetzan arituko dira gai hauetan:
osasuna, industria, kultura edo euskara.

Protokoloa ekitaldi batean sinatuko da,
eta Imanol Pradales eta María Chivite
buru izango dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan