(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak onartu du “Industria Plana Euskadi 2030”

2025-09-30
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko
eta Jasangarritasuneko sailburuak,
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak
eta Mikel Torres Lehendakariordeak
eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

"Industria Plana Euskadi 2030"

Gobernu Kontseiluak plan berri hau onartu du.
Euskadiren hazkundearen oinarria izango da
datozen urteetan.
Helburu nagusiak dira euskal industria eraldatzea
eta belaunaldi berrietako pertsonentzat
kalitate handiko lanpostuak sortzea.

Plan honek ditu:
• Lankidetza publiko-pribatuaren 23 proiektu.
• Ia 4 mila milioi euroko inbertsioa.

2030 Landa Garapeneko Estrategia

Gobernu Kontseiluak estrategia hau onartu du.
Landa-inguruneetan bizi diren herritarren
bizi-kalitatea hobetzeko balioko du.

Hori lortuko da hauen bidez:

• Eskubide-berdintasuna
eta oinarrizko zerbitzuak ziurtatuz.
• Ingurune horiek ekonomia anitza
eta berritzailea izan dezatela bultzatuz.
• Landa ingurunea zainduz.

Estrategia honen barruan dago
Landa Garapeneko Eskualdeko Programa.
Planaren bidez laguntzen politikak
eta programak koordinatuko dira.

Euskal ekonomiaren hazkundea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia,
Lan eta Enplegu Sailak igarri ditu
datozen 2 urteetarako aurreikusten diren
hazkunde ekonomikoaren datuak:

• 2025ean, ekonomia ehuneko 2,2 haziko da.
2026an, ekonomia ehuneko 1,9 haziko da.
• 2025ean, 14 mila lanpostu inguru sortuko dira.
• Langabezia tasa ehuneko 6,4ra jaitsiko da, Euskadin.

Zibersegurtasunaren garrantzia

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna
arrisku gisa sartuko du 2026 eta 2030 bitartean
sinatuko dituen kontratuen barruan.

Estatu mailan hori egiten duen
lehen gobernuetako bat da.
Horri esker Administrazio Publikoko eraldaketa digitala
modu seguruagoan egin ahal izango da.

Gobernu Kontseiluak onartu du ere
Ertzaintzaren eta Gaztela-Mantxako
Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena.
Horri esker ikasleek praktikak
egin ahal izango dituzte Ertzaintzako instalazioetan.

Merkataritzarako laguntzak

Gobernu Kontseiluak onartu du
55 mila euro baino gehiagoko laguntza ematea
Euskadiko Merkataritza Konfederazioari.

Laguntza horiek dira elikagai dendetan
proiektu bat egin ahal izateko,
batez ere harategiak eta okindegiak:

• Lehiakorrago izateko.
• Kontsumo-ohitura berrietara egokitzeko.
Belaunaldi-erreleboa egon dadila ziurtatzeko.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan