(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak ehuneko 100 energia berriztagarria kontratatu du bere instalazioetarako

2025-09-23
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.

Energia elektrikoz hornitzea

Gobernu Kontseiluak onartu du
energia elektrikoaren horniketa kontratatzea
2026. eta 2027. urteetarako.
Energia ehuneko 100 berriztagarria izango da
eta ia 144 milioi euro balioko du.

Energia hornituko zaie 1.500 sarbide puntuei
eta sektore publikoko instalazio guztiei.
Baita Euskadiko beste erakunde batzuei ere,
hala nola Euskal Herriko Unibertsitateari,
teknologia-parkeei, Osakidetzari edo Euskotreni.
Guztira energia elektrikoaren urteko kontsumoa
325 gigawatt izango da.

Gizarte ekonomiarako laguntzak

Gobernu Kontseiluak 4 milioi euro
baino gehiagoko laguntzak onartu ditu
gizarte ekonomia bultzatzen duten proiektuetarako.

Laguntza horien helburuak dira:
• Sistema on bat izatea
gizarte ekonomiako enpresa gehiago sor daitezen.
• Horrelako enpresa berri gehiago sor daitezela.
• Enpresa horietan pertsona gehiago sar daitezela
parte hartzera, batez ere desgaitasuna duten
edo langabezian dauden pertsonak.

Laguntza horiei esker ere
errazago izango da enpresa horiek sortzea,
izapideak eta dirulaguntzak azkartuko direlako.

Gobernu Kontseiluaren beste akordio batzuk

• Hezkuntza-lankidetzako hitzarmena
Eusko Jaurlaritzaren eta Valentziako
Nazioarteko Unibertsitatearen artean:
akordio hau 4 urte gehiago luzatuko da
eta horri esker, valentziar ikasleek
praktikak egin ahal izango dituzte Ertzaintzan.

• Akordioa Ertzaintzaren eta Microsoft enpresaren artean:
Ertzaintzan zibersegurtasunaren arloko
prebentzioari buruzko lantaldea osatuko da,
ikastetxeetan sentsibilizazio
eta informazio saioak egiteko.

• Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako
zuzendari berria: Jon Gurutz Gomez Goikolea
izendatu dute Arkauteko Akademiako zuzendari berri gisa.
Olga Fernandino izango da Arkauteko
Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria.

Akademian ikasleek Arkauten lo egin ahal izango dute
prestakuntzak irauten duen bitartean,
eta prestakuntza online ere egongo da
Arkanpus interneteko plataformaren bidez.
Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2025-09-24

    hornidura-iturri gehiago izatea, Sarean gerta daitezkeen gorabeheren aurrean eskaria asko handitu delako ez kolapsatzea.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan