0
Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro emango ditu elikagaien eta zuraren enpresak digitalizatzeko
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Enpresak digitalizatzeko laguntzak
Gobernu Kontseiluak onartu du 2025ean
elikagaien eta zuraren enpresei
digitalizatzeko laguntzak ematea.
Guztira 1,5 milioi euro emango ditu.
Diru horrekin enpresek jarduera guztiak
edo zati bat digitalizatzeko zerbitzuak kontrata ditzakete,
produktuak kudeatzeko, ekoizteko edo saltzeko:
• 300 mila euro hasten diren proiektuetarako
• 550 mila euro aurreratuago dauden proiektuetarako
• 650 mila euro abeltzaintzako ustiategietarako,
animalientzako lepoko elektronikoak erosteko.
Arrantza sektorerako laguntzak
Gobernu Kontseiluak onartu du laguntzak ematea
berdel gutxiago arrantzatzeagatik
kaltetutako arrantza-enpresei.
Guztira, ia milioi erdi euro izango dira.
2025ean, euskal arrantza-itsasontziek
3 milioi berdel baino pixka bat gehiago arrantzatu zitzaketen.
Baina miloi erdia bakarrik arrantzatu dute.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du
galera horiengatik laguntzak ematea.
Gainera, jada Senegalen arrantza egin ezingo duten
euskal itsasontziei ere laguntzak emango dizkie.
Herrialde horretan arrantzatzeko
Europar Batasunaren eta Senegalen arteko
akordioak 5 urte iraun du eta ez da berritu.
Azken 5 hilabeteetan itsasontziek
ezin izan dute bertan arrantza egin
eta horregatik ez dute diru-sarrerarik izan.
Musika-eskolei laguntza
Gobernu Kontseiluak onartu du
Euskadiko musika-eskolei dirulaguntzak ematea
zentro publikoen eta pribatuen kostuei aurre egiteko.
Guztira, 16 milioi euro baino gehiago emango ditu.
Beste laguntza batzuk
• Lanbide Heziketako (LH) itunpeko ikastetxeetarako:
150 mila euro baino gehiago
LHko azken mailako ikasleen artean
ekintzailetza sustatzen duten proiektuetarako.
• Udaletako Justizia Bulegoetarako:
Ia milioi erdi euro bulego horien gastuetarako.
Bertan, justiziari buruzko gaietan
laguntza ematen zaie herritarrei.
Bulego horiek lehen Bake Epaitegiak ziren.
• Karrera judizialerako oposizioak
prestatzen dituztenentzat:
2026rako 40 beka,
guztira 250 mila euro baino gehiagokoa,
Justizia Administrazioan (judiziala, fiskala eta letraduen kidegoa)
lan egiteko prestatu nahi duten pertsonentzat.
Laguntza horiei esker Justizia Administrazioak
langile trebatuagoak eta egonkorragoak izango ditu,
eta herritarrei kalitate handiagoko
zerbitzua emango diete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan