(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei lagunduko die 450 milioi eurorainoko laguntzekin Estatu Batuetako muga-zergengatik

2025-06-10

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua 
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Noël d'Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Enpresentzako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko ditu
euskal enpresentzako laguntza ekonomikoak,
Estatu Batuko gobernuaren muga-zergen
ondorio kaltegarriak txikitzeko.

 

Lehendakariak apirilaren 9an
Industriaren Defentsarako Taldearen bileran
igarri zuen laguntza horiek emango dizkietela
Estatu Batuekin harreman gehien duten enpresei.

 

Eusko Jaurlaritzak akordioak sinatu ditu
Elkargirekin eta beste banku batzuekin.
Akordio horiei esker enpresek
maileguak lortu ahal izango dituzte.
Mailegu horiek itzultzeko
5 urteko epea izango dute.

 

2026ko aurrekontuak

 

Gobernu Kontseiluak onartu ditu
Euskal Autonomia Erkidegoko
2026rako Aurrekontua
egiteko oinarriak.
Hemendik aurrera, abenduan bukatuko den
prozesua hasiko da Eusko Legebiltzarrean,
Aurrekontuen Legea onartu ondoren.

 

D'Anjou sailburuak esan du aurrekontu horiek
balio behar dutela herritarren ongizatea ziurtatzeko
eta euskal ekonomia handitu dadin,
nahiz eta gaur egungo munduko egoera zaila izan.

 

2026ko aurrekontuak kontuan hartuko ditu
gaur egungo legealdiaren 5 ardatz nagusiak: 

  1. Pertsonen bizitza hobetzea.
  2. Hazkunde ekonomikoa eta ongizatea bultzatzea.
  3. Eraldaketa energetikoan eta jasangarritasunean aurrera egitea.
  4. Bizikidetza-eredu sendo eta justu bat bultzatzea.
  5. Autogobernua indartzea

 

Kultura eta kirola babesteko laguntzak

 

Gobernu Kontseiluak onartu ditu
Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bidez
hainbat sektoreri emango dizkien laguntzak:

 

  • 850 mila euro kulturako profesionalei laguntzeko,
    hala nola ekoizleei, banatzaileei eta komertzialei
    merkatu berriak irekitzeko
    eta produktuak bultzatzeko.
  • Milioi 1 eta 800 mila euro
    2025ean antzerki-, dantza- eta zirku-lanak
    ekoizten laguntzeko.
  • 300 mila euro nazioarteko
    goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko.
  • 700 mila euro nazioarteko lehiaketetan
    eta estatuko ligetan emakumeen
    parte hartzean laguntzeko.
  • 4,5 milioi euro Euskal Kultura Ondareari
    balioa emateko eta zabaltzeko.
  • 1,6 milioi euro Euskadiko museoetarako
    eta arte bildumetarako laguntzetarako.

 

Bateratzerako laguntzak

 

Gobernu Kontseiluak onartu du
420 mila euroko laguntzak ematea,
enpresek eta pertsona autonomoek
bizitza pertsonala, familia eta lana
bateragarri egitearen planak egiteko.

 

Abeltzaintzarako eta arrantzarako laguntzak

 

Gobernu Kontseiluak onartu du
15 milioi euro ematea Lehiatu programari.
Programa honen helburua da
nekazaritzako produktuak eta elikagaiak
eta arrantzako eta akuikulturako  produktuak
ekoizten, merkaturatzen eta garatzen laguntzea.

 

Baita Bizkaian eta Gipuzkoan
portua duten arrantza-ontziei
laguntzak ematea onartu da ere
aldi baterako arrantza egiteari utzi behar diotenerako,
izurdeak eta beste arrain txiki batzuk babesteko.

 

Euskara ikastaroak Ertzaintzan

 

Gobernu Kontseiluak akordio bat onartu du
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren
eta HABE ren artean,
Ertzaintzan euskara ikastaroak emateko.

 

Akordioak 1,1 milioi euroko aurrekontua du
eta Ertzaintzan lan egiteko beharrezkoak diren
lehen eta bigarren profilaren euskara ikastaroak
emango zaizkie Agente Kategorian
sartzeko ikastaroko pertsonei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan