(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadiko klima aldaketara egokitzeko proiektuak erreferentziazkoak dira Europan

2025-06-03

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua 
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko
eta Jasangarritasuneko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Klima-aldaketari buruzko proiektuak

 

Gobernu Kontseiluak 27,5 milioi euro
gastatuko ditu KAIA programan.
KAIAk klima-aldaketarekin lotutako
5 proiektu gauzatuko ditu.
Proiektu horiek egingo dira Zarautzen,
Bakion, Gasteizko Astegietan,
Bilboko itsasadarrean eta Txingudiko badian.

 

Klima-aldaketara egokitzeko proiektu hauei esker
Europar Batasunak Euskadi eredu gisa aitortu du
Europako beste eskualde batzuentzako.

 

Jauregi sailburuak azaldu duenez,
aitormen hori da Euskadik badakielako
plangintza egiten, erakundeen artean lankidetzan aritzen
eta irtenbide berritzaileak martxan jartzen.

 

Langabezia handiko eremuetako enpresentzako babesa

 

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro gastatuko ditu
Indartu programan, SPRIren bidez.

 

Programa honen helburua da
enpresa berriak eta enpleguak sortzea
langabezia tasa altuak dituzten udalerrietan,
hala nola Ezkerraldean.

 

Baita zuzentzen zaie ere Euskadiko
urteko batez besteko langabezia
bera edo handiagoa duten udalerriei,
hau da, %7,4koa edo handiagoa dutenei.

 

Transferentzien Batzorde Mistoa

 

Pasa den ostiralean, Eusko Jaurlaritza
eta Espainiako Gobernua bildu ziren
eskumenen transferentziei buruz hitz egiteko.

 

Bilera horretan honako gai hauek itxi dira:

 

Bozeramaileak azaldu ditu hasierako lan-baimenei buruzko
datuak eta nola kalkulatu duten
eskualdatze honen kostu ekonomikoa.
Estatuko aurrekontu orokorretan 
zerbitzu honetarako bideratutakoa
baino gehiago bilduko da hemen.
4 lanpostu ere eskualdatuko dira.

 

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari dagokionez,
kalkulua aurreko kasuan bezala egin da,
baina ez da lanposturik eskualdatuko.

 

Meteorologiari eta klimatologiari buruzko akordioari dagokionez,
Euskal Autonomia Estatutuak  eta Espainiako Konstituzioak
adierazten dituzten eskumenak eskualdatuko dira,
hau da, funtzioei eta informazio-trukeari buruzkoak.
Ez da baliabide ekonomikorik
edo lanposturik eskualdatuko.

 

Euskadiko eta Espainiako gobernuek
adostu dute "Villa Etxaide Borda" eraikina
kosturik gabe eskualdatzea.

 

Eskumen horiekin Euskadik irabaziko ditu:

  • zerbitzu berriak eskaintzea eta kudeatzea
  • erabakiak hartzeko ahalmena
  • autonomia eta autogobernu

 

Gobernu Kontseiluaren beste akordio batzuk

 

  • 15 milioi euro tren geltoki berri bat eraikitzeko
    Astigarragan, Gipuzkoan.

    ADIF eta Eusko Jaurlaritzaren artean banatuko da gastua.
    Astigarragako udalak lurzorua lagako du eraikitzeko.

 

  • Kalitate gastronomikorako laguntza.
    Gastrobikain programak 750 mila euro
    emango dizkie gastronomiako titulua
    lortu berri duten gazteei
    negozio berriak martxan jartzeko
    eta kalitate onagatik ezagunak diren
    gastronomia-proiektuetarako.

 

  • Nautika eta arrantza ikasteko bekak.
    Pasaiako Blas de Lezo lanbide heziketako ikastetxeetan,
    Bermeoko nautika eskolan
    eta Ondarroako Antiguako Ama ikastetxean
    ikasten duten pertsonei emango zaizkie.
    Helburua da arrantzaren hainbat sektoretan
    prestakuntza egokia bultzatzea.

 

  • 1,8 milioiko laguntzak turismoko proiektu
    publikoetarako eta pribatuetarako,
    Euskadiko helmugen erakargarritasuna
    eta kalitatea hobetzeko.
    Baita lehiakorrago eta jasangarriago izan daitezen ere.

 

  • 50 mila euroko Regions4 Sustainable
    Development Goals nazioarteko elkartearentzat.

    Elkarte horrek lan egiten du eskualdeetako gobernuek
    Garapen Jasangarrirako Helburuak gauzatu ditzaten.

 

  • 3 milioi Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeentzat.
    Programa horri esker, 2025-2026 ikasturtean zehar
    irakasleak hezkuntza metodo berrietan
    trebatu eta espezializatu ahal izango dira,
    Lanbide Heziketako 6. Euskal Planean
    adierazten den moduan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2025-06-04

    Kontsumoa ahal den neurrian murriztea eta energia-planten kokapen estrategikoak finkatzea, inor ez dadin nahigabetuta edo hornidurarik gabe geratu.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan