
Ia 4 milioi euro adingabeak ardurapean dituzten familia behartsuei laguntzeko
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.
Laguntza programa familientzat
Eusko Jaurlaritzak laguntza programa onartu du
seme-alaba adingabeak ardurapean dituzten
familia behartsuentzako.
Programa horretara ia 4 milioi euro bideratuko dira
eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu.
Laguntza horiek jasoko dituzten familiei
txartelak edo bonuak emango zaizkie
eta elikadura eta higiene pertsonaleko
produktuen truke aldatu ahal izango dituzte.
Familiek laguntzak jasoko dituzte,
familiako kide kopuruaren arabera:
- 2 kidekoek: 130 euro hilean.
- 3 kidekoek: 160 euro hilean.
- 4 kidekoek: 190 euro hilean.
- 5 kide edo gehiagokoek: 220 euro hilean.
Euskadi Literatura Sariak
Gobernu Kontseiluak onartu du
150 mila euro gastatzea
Euskadi Literatura Sarietan.
Sari horiek Euskadin urtero argitaratzen diren
literatura-lanen kalitatea aitortzen dute.
Sariak horrela banatuko dira:
- 18 mila euro kategoria bakoitzeko.
7 kategoria daude: euskarazko literatura,
gaztelaniazko literatura,
euskarazko haur- eta gazte-literatura,
euskarazko itzulpena, literatur ilustrazioa,
eta euskarazko eta gaztelaniazko saiakera. - 4 mila euro gehiago saritutako lana
editatzen badute jatorrizkoa ez den
beste hizkuntza batean.
Euskararen erabilera lantokietan
Gobernu Kontseiluak onartu du
2 milioi euro baino gehiago gastatzea
sektore pribatuko lantokietan
euskararen gehiago erabiltzeko proiektuetarako:
- 150 mila euro euskararen erabilera
sustatzen duten proiektuetarako. - 200 mila euro euskara-planak
aztertzeko eta diseinatzeko. - Milioi 1 eta 150 mila euro euskararen erabilera
eta presentzia sustatzeko jardueretarako. - 700 mila euro euskara-planekin
edo maila aurreratuarekin denbora daramaten
Lanbideren aurrekontua
Gobernu Kontseiluak Lanbiderako
aurrekontuak onartu ditu.
Lanbidek 1.007 milioi euro izango ditu.
Joan den hilean, Lanbidek
estatutu berriak onartu zituen.
Lanbidek lan egiteko modua eta egitura aldatuko ditu,
modernoago izateko eta hobeto funtzionatzeko.
Lanbidek lagundu nahi du
pertsona guztiek lan duin bat izan dezaten.
Lan-kontratuak sektore publikoan
2024an, euskal sektore publikoak
8 mila lan-kontratu baino gehiago egin zituen,
2.500 milioi eurotik gorako balioarekin.
2024an egin ziren 2023an baino
ia 300 kontratu gutxiago.
Datu horiek agertzen dira Euskadiko
Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak
urtero egiten duen dokumentu batean.








