
40 euro baino gehiago gizarte larrialdietarako laguntzetarako
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.
Gizarte larrialdietarako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak aurten
41 milioi eta erdi euro gastatuko ditu
gizarte larrialdietarako laguntzetarako,
GLL bezala ere ezagutzen direnak.
Pasa den urtean zenbateko bera gastatu zuen.
Euskadin, 55 mila pertsonak baino gehiagok
jaso zuten laguntza hori.
Laguntza horiek oso beharrezkoak dira
inor ez dadin pobrezia-egoeran bizi
eta herritarren arteko desberdintasunak
gutxiago izan daitezen.
GLL jaso ahal izateko, beharrezkoa da:
- 18 urtetik gorakoa izatea.
- Gutxienez 6 hilabetez erroldatuta
egotea Euskadin. - Etxebizitzarako Prestazio Osagarria
edo Gaztelagun bezalako laguntzak
ez jasotzea.
GLL laguntzak dira honako gastu hauek ordaintzeko:
alokairua, argindarra, etxeko konponketak
edo etxetresna elektrikoak erosteko
edo konpontzeko, besteak beste.
Udalak dira familien eta etxebizitzen datuak
hobeto ezagutzen dituztenak.
Horregatik banatzen dituzte laguntzak.
Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du
gastu mota bakoitzerako zenbat jaso daitekeen.
Ikus-entzunezko produkziorako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak ia 9 milioi euro gastatuko ditu
ikus-entzunezko produkziorako laguntzetan,
Euskadin film luze, film labur
eta serie gehiago egin daitezen.
Laguntza horien zenbatekoa
iazkoa baino ehuneko 21 handiagoa da.
Ikus-entzunezko sektorea
industria garrantzitsua da Euskadin.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du
sortzaileei lagundu behar zaiela
lanak aurrera atera ditzaten.
Lehen sektorerako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak ONEKIN programa onartu du.
Programa hau elikaduraren eta zuraren sektoreko
proiektuetarako laguntzak dira.
Milioi erdi euroko laguntzak dira
eta proiektuen helburua izan behar da
sektore horietan negozio berriak
digitalizatzea , berritzea eta martxan jartzea.
Etxebizitzari buruzko hitzarmena Zumaian
Gobernu Kontseiluak hitzarmena onartu du
Zumaiako udalarekin etxebizitza babestua rekin
lotutako izapideak errazteko.
Hitzarmenaren bidez, Etxebideko
etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien
eskatzaileentzako informazioa
eta laguntza hobetuko dira.
Eusko Jaurlaritzak hitzarmen horiekin nahi du
Administrazioa herritarrengandik gertuago egotea
eta bitarteko elektronikoen bidez
errazago izan dadila izena ematea, izapideak egitea
eta etxebizitzen zozketan parte hartzea.
Eusko Jaurlaritzak horrelako beste hitzarmen batzuk
sinatu ditu jada beste udal batzuekin,
hala nola, Bilboko, Getxoko, Basauriko, Zarauzko,
Azpeitiko edo Urretxuko udalekin.



