Eusko Jaurlaritzak 9. argazki lehiaketa deitu du
"Non ikusten duzu Europa Euskadin?” lemapean.
Lehiaketaren helburua Europa gazteei hurbiltzea da.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak nahi du gazteak :
- Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (FEDER) ezagutu dezatela.
Funts honek proiektuak finantzatzen ditu
parte hartzen duten lurraldeetako ekonomia sustatzeko,
Euskadi kasu.
- Europako hainbat gaien gaineko interesa izan dezatela .
- sare sozialak Europako hainbat gaien gainean argitara dezatela.
Gazteak parte hartzeko euren argazkiak honako
sare sozialetan argitaratu ahal dituzte:
- Instagram-en
- Facebook-en
- Twitter-en.
Hor, gazteek partekatu egin dezakete
nola ikusten duten Europa modu kreatibo batean.
Argazkiek EGEFek edo Europako beste laguntza batzuekin finantzatutako
Euskadiko proiektuak erakutsi beharko dituzte.
Argazkiak argitaratzeko epea
2020ko urriaren 23tik azaroaren 23ra
izango da, bi egunak barne.