(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

OGP Euskadi proiektua

4 parte hartze
Aurkezpena
2020-07-13 - 2020-07-13

Euskadi Tokiko Gobernuentzako Programaren barruan dago

Programa hau Gobernu Irekirako Aliantzarena da.

 

Aliantza hau nazioarteko erakundea da

gobernuak irekiagoak eta arduratsuagoak izan daitezen

eta herritarrengandik hurbilago egon daitezen.

Aliantza honetan mundu guztiko

eskualdeko edo tokiko 20 gobernuk hartzen dute parte.

 

OGP Euskadi sustatzen duen taldea honako hauek osatzen dute:

  • Eusko Jaurlaritzak

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek

  • Gasteiz, Donostia eta Bilboko udalek.

Honako hauek ere hartzen dute parte:

  • Innobasque - Agencia Vasca de Innovación-ek

  • Matia Fundazioak

  • Euskadiko Gazteen Kontseilu – EGK-ak

  • Lankidetza Zuzenbidearen Euskal Elkarteak.

 

Gaur egun, 2020ko azken Ekintza Planaren

ondorioak garatzen ari dira.

 

Plan honetan 5 konpromiso hauetan lan egin da:

  1. Orain arte egin diren planen kontuak ematea

  2. Open data Euskadi eta Linked Open data

  3. Herritarren parte-hartzeari buruzko I-Lab

  4. Open Eskolan: eskola irekia herritarrentzako

  5. Integritatearen euskal sisteman.

 

Konpromiso horiek guztiak honela sortu dira:

  • herritarren artean

  • erakundeen artean

  • OGP Euskadiren Talde sustatzaileko 2 erakunderen artean, gutxienez.

 

OGP Euskadiri buruz gehiago jakiteko:

OGPren web gunea

 

#OGP_Euskadi2
Eztabaida
2020-07-14 - 2020-09-13
100 %alde
3 boto (3/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Herritarrei konpromiso berriak proposatzeko gonbidapena,

2021-2023 Ekintza Planari gehitzeko

OGP Euskadiren talde eragileak

konpromisoak proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak

2021-2023 Ekintza Plan berrirako.

 

Herritarrek beren proposamenak egin ditzakete

2020ko irailaren 13ra arte.

Horretarako, formulario hau bete behar dute.

 

2021-2023 Ekintza Plana egingo da

lan egiteko modu irekian eta lankidetzakoan.

OGP metodologia du izena.

Horrek esan nahi du:

Horrek esan nahi du:

  • herritar guztiek parte har dezaketela plana sortzen

  • garrantzitsua dela herritarrek esatea

    zer behar eta interes dituzten

 

Plan horrek 3 eta 5 konpromiso artean izango ditu.

Konpromiso horiek definituko dira

herritarrek egiten dituzten proposamenen arabera.

Gobernu Irekirako Aliantza osatzen duten beste eskualde batzuk

honako Konpromiso hauek dituzte:

 

Hurrengo hilabeteetan, honako gauza hauek egingo dira:

Irailean eta urrian: bilerak egingo dira

hurrengo planari gehituko zaizkion proposamenak aukeratzeko.

Urrian: foro irekia egingo da behin betiko proposamenak aukeratzeko.

Azaroan: plana idatziko da.

Abenduan: Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzari emango zaio plana.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2020-09-14 - 2021-05-31
/lf/eu/news/70022-ogp-euskadi-2021-2024-ekintza-plana-elkarrekin-sortzea-ondorioak