Eusko Jaurlaritzak Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea egin nahi du.
Horregatik, legearen aurreproiektua egiten hasiko da.
Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak dio lege bat egin aurretik herritarrei
galdetu behar zaiela ea lege horrek zer gai arautzea nahi duten.
Zer arazo konpondu nahi dira lege horrekin?
2014an dagoeneko onetsi zen gai hori landu zuen beste lege bat.
Azaroaren 27ko 4/2014 Legea da.
Lege horren bidez Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
sortu zen.
Eta Eusko Jaurlaritza osatzen ari zen Memoria Historikoarekin erlazionatutako
politikak lantzeko organo bat sortzeko ere balio izan zuen.
Orain, berriz, beste lege bat behar da honetarako:
- egin beharreko ekintzak arautzeko.
- memoriarekin erlazionatutako politiken segurtasun juridikoa indartzeko.
Zergatik onetsi behar da lege hori une honetan?
- Euskal gizartea, bertako gizarte-eragileak eta erakundeak ados jarri dira
azken 20 urteetan eta diote Espainiako gerra zibilaren eta Francoren
diktaduraren biktimak aitortu egin behar direla.
Hori egiteko tresna izango da legea. - Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen
Institutuari txosten bat egiteko eskatu zion 2018an, memoria
historikoari buruzko ekintzak gauzatzeko politika publikoek zer behar
zuten jakiteko.
Txosten horrek lege hau lantzeko balioko du.
Zer helburu ditu lege berriak?
- Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikorako politika publikoak arautzea.
Gerra zibilean eta diktaduran beren ideia politiko edo erlijiosoengatik jazarri
zituzten edo indarkeria jasan zuten pertsonei edo haien familiei aitortu egin
behar zaie egindako kaltea.
- Gerra zibilean, diktaduran eta demokraziarako bidean zer gertatu zen jakitea
balio demokratikoak baliarazteko modu bat da.
Lantzen ari garen dokumentua interesatzen bazaizu, egin klik lotura honetan:
Queremos informar a las personas que han tomado parte en este debate que sus propuestas han sido recibidas y remitidas al equipo responsable del proyecto para su valoración.
Muchas gracias por su participación.
------------------
Jakinarazi nahi diegu eztabaida honetan parte hartu duten pertsonei egindako proposamenak jaso ditugula eta egitasmoaren talde arduradunari bidali zaizkiola balioetsi ditzan.
Eskerrik asko parte hartzeagatik.
En la Guerra civil no todos los no-republicanos o de izquierdas fueron franquistas y algunos fueron asesinados:como mi abuelo (concejal 1932).
Si pensamos que ETA no debe entrar en la LMHyD, ni ésta será histórica (afortunadamente ETA ya es historia) ni democrática porque no ha de olvidarse tan nefasto periodo de violación de derechos humanos.