Duela 15 urte baino gehiago jarri zen indarrean (2003ko abenduan) EAEko
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua.
Denbora horretan guztian zehar, asko aldatu dira herritarren kontsumo-ohiturak.
Gai horren inguruko legeak ere aldatuz joan dira, eta aldaketa horiek Euskal
Autonomia Erkidegoko arauetan eragiten dute.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak beste lege bat egin nahi du, Euskadin kontsumoaren
inguruan dauden arauak egokitzeko eta kontsumitzaileek bizi dituzten egoera berriei
erantzun bat emateko.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Estatutuaren Lege berriak helburu hauek ditu:
- Administrazio publikoek (udalek, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek...)
kontsumo-gaietan duten egitekoa eta dituzten harremanak antolatzea.
- Agertu diren gauza berri guztiak arautzea: egoerak, kontsumitzeko moduak,
pertsonak edo jokabideak.
Adibidez: urrunetik egindako kontratuak, pertsona izaurgarriak, informazio
eskuragarria, indarkeria ekonomikoa.
- Legeko garrantzitsuena honako hau izan dadin bultzatzea: kontsumitzaile eta
erabiltzaileek dituzten eskubideak, ondo trebatuta eta informatuta egoteko
kontsumo jasangarri eta arduratsuaren gainean.
- Administrazioak kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteko dituen
prozedurak eguneratzea.
- Legea gehiago garatzea, pertsonen segurtasunari eta kontsumo-ikuskaritzari
Baita arau-hausteen arloari dagokionez ere, kontuan izanik zer
dioten beste lege batzuek.
- Legean sartzea Europar Batasunak azken urteetan onartutako gai berriak.
Adibidez: kontsumitzen ditugun produktuak seguruak diren, zein den akasdun
produktuen erantzulea, internetez egiten diren erosketak edo zenbait
zerbitzurengatik gehiegi ordaintzea.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarena da lege berri hori egiteko lanari hasiera
emateko ardura. Lege-aurreproiektu bat egin behar da lehenik. Baina aurretik,
kontsulta publikoko fase bat egon behar da.
Denbora bat ematen zaie herritarrei (batik bat, Legeak eragingo dien pertsona edo
erakundeei), beren iritzia eman dezaten.
Queremos informar a la persona que ha tomado parte en este debate que sus propuestas han sido recogidas por el departamento y remitidas al equipo responsable del proyecto para su valoración.
Muchas gracias por su participación.
---------
Jakinarazi nahi diogu eztabaida honetan parte hartu duen pertsonari egindako proposamenak jaso dituztela sailak eta egitasmoaren talde arduradunari bidali zaizkiola balioetsi ditzan.
Eskerrik asko parte hartzeagatik.
Avisar oportunamente de posibles barreras en los comercios a las personas consumidoras más vulnerables, por ejemplo un escalón o ciertas precauciones manejo económico igual por la persona comerciante
promover igualmente el ticket digital obligatorio con posible copia con protección en la nube cuando se trata de ahorrar en papel y protección ambiental. Dispositivos seguridad preceptivos para dar cumplimiento de la ley de prevención de delitos sirvan incluso de prueba frente a malas prácticas. Figura legal compliance officer incluida persona delegada protección de datos. Definición persona consumidora vulnerable a todo colectivo. Seguro delitos informáticos preceptivo.