Eusko Jaurlaritzak Euskadiko gazteriari buruzko Lege bat egingo du.
Lege horren bidez, gazteen beharrei eta zerbitzuei buruzko politika berriak egingo dira.
Legeak aukera emango die gazteei:
- autonomoak izateko, hau da, beren kabuz funtzionatzeko eta independenteak
- gizartean integratuta egoteko.
- administrazio publikoek jarduerak eta zerbitzuak eskain ditzaten, bai eta
jarduera horiek egiteko lekuak ere.
Lege horrekin, Eusko Jaurlaritzak honako hau lortu nahi du:
- gazteek gizartean parte hartzea.
- gazteen eskubideak eta askatasunak.
Gazteen beharrei erantzuteko, legean ezarriko dira zer funtzio bete behar dituzten
Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek.
Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen arabera, honen moduko lege bat
egiteko, aldez aurretik, aukera eman behar zaie herritarrei beren iritzia emateko, eta,
batez ere, legeak ukitzen dituen herritar eta elkarteei.
Kontsulta hori euskadi.eus webgunearen eta Irekiaren webgunearen bitartez egin da.
Amaitu da, jada, kontsultarako epea.
Hemendik aurrera, legea idazten jarraituko dute.
Gero, dagokion sailburuak onartu beharko du.