2005eko otsailean onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea
Lege horri esker, Euskadik badu testuinguru bat
eta baliabideak berdintasunaren arloan lan egiteko.
2015ean, Nazio Batuen Erakundeak
Zerbitzu Publikoaren lehen saria eman zion Eusko Jaurlaritzari
lege hori sortu eta martxan jartzeko prozesuagatik.
Nahiz eta lege hori sortu eta erakunde desberdinek
emakumeen aurkako era guztietako diskriminazioak ezabatzeko lan egin,
oraindik ere asko dago egiteko.
Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra
lan gehiago egiteko eskatzen die herritarrek
erakundeei eta gizarteari.
Martxoaren 8ko Emakumearen eguneko manifestazioetan, adibidez.
2014an, Europako Kontseiluak Istanbuleko Hitzarmena izenpetu zuen.
Hitzarmen horren arabera, emakumeen aurkako diskriminazioa eta indarkeria
Giza Eskubideen aurka doa.
Horregatik, berdintasunaren arloan aurrera pausu bat emateko,
Eusko Jaurlaritzaren ustez, aldatu egin behar da
2005eko Berdintasunaren Legea.
Lortu nahi dena:
- Gizarteak eskatzen duenari eta emakumeen beharrizanei erantzutea.
- Emakumeen aurkako diskriminazioari eta indarkeriari buruz Istanbuleko
Hitzarmenak esaten duena betetzea.