Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (Eusko Jaurlaritza)
aurki hasiko du Euskadiko Mugikortasun Iraunkorraren Lege-aurreproiektua egiteko prozesua
Legean jartzen duenez
(39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena),
aurreproiektua egin baino lehenago,
herritarrei galdetuko zaie ea zer iritzi duten gaiari buruz.
Eusko Jaurlaritzak iritzia emateko gonbitea egin nahi die
herritarrei eta erakunde guztiei:
Zer lortu nahi dugu Mugikortasun Iraunkorraren Legearekin?
Arazoak konpondu; kasu honetan,
petrolioa behar duten ibilgailu gehiegi darabilgula-eta
gizartean eta ingurumenean eragiten ditugun arazoak.
Lege honen bidez, lortu nahi dugu Euskadik
garraio-sistema eraginkorra edukitzea:
- pertsonak eta salgaiak garraiatzeko sistema bat lortzea,
ekonomiarako ere ona izango dena.
- Pertsonak aske mugitu ahal izan daitezen.
Zergatik da beharrezkoa lege hau onartzea?
Mugikortasun iraunkorra lortu beharra dagoelako,
eta, horretarako, administrazio guztiek batera lan egitea.
Eskerrik asko eztabaida honetan parte hartu dutenei. Proposamenak egitasmoaren talde arduradunari bidali zaizkio balioetsi ditzan.
------
Gracias a las personas que han tomado parte en este debate. Sus propuestas han sido remitidas al equipo responsable del proyecto para su valoración.