(en evaluación)
Vídeos Lehendakaritza
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

Mensaje del Lehendakari a la sociedad vasca

4 de abril de 2020
Transcripción
Aste honetan konfinamenduaren laugarren asteari ekingo diogu. Gure bizitzetako une zail eta ezohiko honetan, hiru mezu partekatu nahi ditut: Dolumina, itxaropena eta irauntza. Lehendabizi dolumina. Birusaren ondorioz hil diren pertsona guztiak oroitu nahi ditut. Errealitate lazgarria da. Ulertzen dut familia bakoitzaren mina. Maite dituztenak baldintza berezi eta mingarrietan agurtu behar dituzte. Ulertzen dut zein gogorra izan behar duen dolua egiteak senide eta hurbilekoen babesik gabe. Oinaze eta tristura horren aurrean, nire sentimendurik zintzoena helarazi nahi dizuet. Jaso ezazue nire doluminak eta elkartasuna. Bigarrena, itxaropena . Hiru asteko konfinamendu eta sakrifizioaren ondoren, lehen aldiz itxaropen izpi bat ikusten dugu. Lehen aldiz joera aldaketa positiboa sumatzen ari gara. Heriotzen inguruko albisteak oso gogorrak izaten ari dira. Ez dago zalantzarik. Hala ere, badaude zenbait dato ikuspegi positiboa izateko: kutsatu berrien jaitsiera, ospitaleetako ohe-ahalmena edo alten bilakaera. Zuhurtziaz ari gara, baina esan beharra dago itxaropenerako datuak ditugula. Gizartearen ahaleginari esker, guztiok egiten ari zareten ahaleginari esker, emaitza onak lortzen ari gara. Hirugarrena, irauntza. Badakit azken asteak oso gogorrak izaten ari direla. Batez ere osasun-arloan edo arlo soziosanitarioan lanean ari diren profesionalentzat. Arratsaldero jasotzen duzue gizartearen elkartasuna balkoi eta leihoetatik. Gaur berriro, merezitako aitortza horrekin bat egin nahi dut. Ulertzen dut halaber, pertsona asko nekatuta egotea. Bereziki adinekoak, etxeko txikienak edo gazteak. Ahalegin handia egiten ari zarete, badakigu, eskertzen dizuegu. Orain ezin dugu arreta jaitsi. Une honetan amore emateak egindako lan guztia galtzea ekarriko luke. Etxean jarraitu behar dugu, segurtasun neurriak mantendu, eskuak garbitu eta osasuna zaindu. Konpromiso eta erantzunkizun horri eutsi behar diogu. Hori da Irauntza. Ziurtatzen dizuet DENA egiten ari garela, ahal dugun guzti-guztia egoera honetatik ateratzeko. Normaltasunera itzultzeko. Ahalegin partekatu horrek emaitzak ekarriko ditu. Urratsez urrats, egunez egun. Norberaren ahalegina funtsezkoa da egoera hau gainditzeko. Garaipen handiak ahalegin txiki asko batuz lortzen dira. Guztion artean! bBhotz-bihotzez, eskerrik asko! Iniciamos la cuarta semana de confinamiento. En este momento tan delicado y excepcional en nuestras vidas comparto tres mensajes: Condolencia, Esperanza y Constancia. Primero, Condolencia. Un sentido recuerdo a todas y cada una de las personas que han fallecido a lo largo de las últimas semanas como consecuencia de este virus. Es una realidad desgarradora. Entiendo el dolor añadido de cada familia por las condiciones en que debe despedir a sus seres queridos. Comprendo la tristeza de no poder contar con la compañía y el calor de familiares y personas allegadas. Ante esta suma de dolor y tristeza, os traslado mi más sincero sentimiento de solidaridad y cercanía. Segundo, Esperanza. Después de tres semanas de confinamiento, de sacrificio personal y colectivo, vemos un rayo de esperanza. Por primera vez apreciamos durante varios días un cambio de tendencia en positivo. Es cierto que cada fallecimiento es duro. Es cierto que debemos hablar siempre con la máxima cautela, pero es cierto también que la evolución de contagios, el balance de altas e ingresos o la capacidad de camas en los hospitales empiezan a mejorar. Los datos objetivos nos ofrecen motivos para la esperanza. Me quedo con las palabras que me ha enviado un médico: "empiezo a ver que podemos ganar al virus". Hoy apreciamos que el esfuerzo de la sociedad, que todas y todos estáis realizando, ofrece resultados. Tercero, Constancia. Sé que están siendo semanas muy duras, especialmente para las y los profesionales sanitarios, sociosanitarios y de los servicios esenciales. Cada tarde recibís la solidaridad de la ciudadanía desde los balcones y ventanas de todos los rincones de nuestro país. Me sumo a ese merecido reconocimiento. Entiendo también que muchas personas estáis cansadas. Particularmente quienes sois mayores, también las y los más pequeños de la casa, las y los jóvenes. Estáis haciendo un gran esfuerzo, lo sabemos. Os lo agradecemos. Ahora no podemos bajar la guardia. Ceder en este momento significaría echar por tierra el trabajo realizado. Tenemos que seguir en casa, respetar la distancia de seguridad, cumplir las medidas de higiene y salud. Necesitamos mantener este compromiso y responsabilidad con constancia. Os aseguro que estamos haciendo todo lo posible y lo imposible para salir de esta situación y volver a la normalidad. Este esfuerzo compartido va a dar resultado. Paso a paso, día a día. Vuestra aportación personal es clave para superar esta situación. Las grandes victorias se logran con la suma de muchos pequeños esfuerzos. Guztion artean. Bihotz-bihotzez, Eskerrik asko! (Musika)a)
Todavía no hay comentarios
  •  usuario