(en evaluación)
Vídeos Lehendakaritza
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari pone en valor la importancia de un modelo que sitúe a la persona en el centro de la actividad social y empresarial

16 de mayo de 2019
Transcripción
(saludos) Zinegotzi, sailburuorde eta batez ere, gaur PANELFISAren arduradunok, bai errektore Kontseiluaren ordezkari zaretenok eta baita langilegoaren ordezkari zareten guztiok, jaun andreok, egun on eta eskerrik asko hasi... edo horrela hasi behar dut. Eskerrik asko esanez zuen gonbidapenagatik eta zuen proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera emateagatik, bai bideoagatik eta izan dugun bileran jasotako azalpenengatik eta baita hemen atzean ditugun horma-irudien azalpenagatik ere. Bada bai 25 urte baino gehiago dituena PANELFISAK. Baina 25 urte dira izaera honekin betetzen dituzuenak eta beraz, zorionak zentzu horretan 25garren urteurren honegatik. Kooperatibaren “Iragana, Oraina eta Etorkizuna” aurkeztu egin diguzu. Antolaketa eredua Kalitatea, Berrikuntza edo Nazioartekotzea dira PANELFISAren proiektua bereizten dituen ardatzak. Alde batetik, autogestioa, hor dugu idatzita autokudeaketa eta langileen partaidetzan sakontzea. Automotibazio hori edo automotibazioak elkartzen gaitu esaten duzue... zuen automotibazioa. Egia esan, esaldi motibatzailea da. Pertsonak dira, Aitorrek esan egin duen bezela, PANELFISA-ren balio nagusia eta hori da beti edozein proiektuaren garapenaren ardatza. Bigarren gakoa: teknologia berrien bitartez ekoizpenaren Kalitatea bermatzea. Hau ezinbesteko konpromisoa da hain lehiakorra den zuen merkatu honetan. Eta hirugarrenik... Berrikuntza balio erantsia eskaintzeko, balio erantsia Berrikuntza onairrituta. Argi dago, 25 urte hauetan berrikuntza eguneroko konpromisoa bihurtu duzuela edo barneratu egin duzuela. Argi dago baita ere, bezeroaren eskariei begira dagoela zuen proiektua. Eta azkenik, bukatzeko, nazioartekotzea. Merkatu global batean murgilduta zaudete eta zuen leku propioa irabazten ari zarete. Alde batetik, esportazioak gehituz. Bestetik, aipatu bezela, Mexikon fabrika berria irekiz eta merkatura irekiz. Autogestión y participación. Calidad. Innovación. Internacionalización. Estas son las claves de vuestro proyecto y os puedo asegurar, como Lehendakari y también en nombre del conjunto del Gobierno Vasco, que son también las claves de competitividad económica de nuestro país. Un modelo de crecimiento económico que funciona. Un modelo que ha encadenado ya cinco años de crecimiento y creación de empleo. Y hoy aquí, en PANELFISA, puedo decir que compartimos una misma visión y una misma misión, visión y misión: situar a la persona en el centro de la actividad social y empresarial. Aunar desarrollo humano y crecimiento sostenible. Se trata de un objetivo que nos une y por el que debemos seguir trabajando juntos. Hemen, beraz, oso argi ikusten dugu eta zuek erabiltzen duzuen esaldi batekin bukatu nahi dut PANELFISAri zuzendutakoa. “Giza garapena, bidezko garapena eta garapen iraunkorra.” Hori da, laburbilduz, PANELFISA-ren xedea eta hori da, baita ere, Euskadiren eredua. Zorionak beraz, 25 urte hauetan egindako ibilbideagatik eta eskerrik asko. Eskerrik asko berriz ere, zuen etorkizuneko proiektua gurekin konpartitzeagatik. Eredu bat zarete. Benetan eredu bat zarete. Aitor, Satur eta gainontzeko guztiok, eredu hori indartzeko eta zabaltzeko erakusten duzuen gogoa eskertzekoa da benetan. Zorionak eta eskerrik asko.ko.
Todavía no hay comentarios
  •  usuario