(en evaluación)
Vídeos Lehendakaritza
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari Iñigo Urkullu asiste al Global Innovation Day 2018

13 de junio de 2018
Transcripción
(saludos) Herri agintariok, INNOBASQUE-ren presidente ordezkari, bazkideok, jaun andreok, egun on eta eskerrik asko zuen gonbidapenagatik eta urtean zehar egiten duzuen lanagatik ere bai guztioi. Beti berrikuntzan lagun, beti berrikuntza pizten. Aurtengo honetan ere “Global Innovation Day”-k hiru berrikuntza eskaintzen dizkigu. Gipuzkoa antolatzen da lehendabiziko aldiz. Enpresa txiki eta ertainei bereziki zuzendutakoa da. Eta hirugarrena, Innobasque-ren estrategia berria ezagutzeko aukera emango digu edo eman digu. Edizio honen edo aurtengo honetako honen ardatza Euskadin ditugun 200.000tik gora enpresa txiki eta ertainak izango dira. Enpresa horiek garrantzitsuak dira bi arrazoi hauengatik. Bat, gure industria-ehunaren alderik garrantzitsuena dira, eta bigarrena haien lan berritzailea funtsezkoa da Euskadik lurralde lehiakorra eta ongizatearen bultzatzailea izaten jarrai dezan. Aurten bada, Kursaal Jauregia berrikuntzaren erdigune bilakatu da Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzat. Enpresa guzti horiek berrikuntzan aurrera egin dezaten lortzea, horra hor Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Planaren lehentasun bat. Berrikuntza da etorkizuneko eta etorkizunerako garapenerako giltza. funtsezkoa da modu jasangarrian hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko. Gure helburua, herri gisa, zera da: Europan puntako eskualde bezala aurrera egitea. Horretarako gure inbertsioa hazi egin behar da. Eusko Jaurlaritzak konpromiso bat hartu zuen bere gain: urtero %5 haztea berrikuntzara bideratutako baliabide publikoak, eta konpromiso hori betetzen ari gara, baita ere datorren urteko Aurrekontuei begira. La innovación es la llave de desarrollo futuro, y nuestro objetivo de país es avanzar como región lider en innovación en Europa. Tenemos que seguir incrementando nuestra inversión, tanto en las instituciones públicas como en las empresas privadas. Esta séptima edición de “Global Innovation Day” se centra en las más de 200.000 pequeñas y medianas empresas que representan la gran mayoría de nuestro tejido económico. Reconocemos la labor de Innobasque al servicio de la socialización y extensión de la innovación en Euskadi. He adelantado que Innobasque, predicando con el ejemplo, ha redefinido su misión y establecido las metas de cara al año 2020 en cuatro ámbitos. Primero, prospectiva futura. Análisis de las tendencias para tomar decisiones estratégicas clave en los planes de Ciencia, Tecnología e Innovación y en los procesos de innovación de las organizaciones. Segundo, como decía Manu, presidente, observar pero desde la medición. Observar y evaluar el ecosistema de innovación para influir en sus políticas, programas e instrumentos. Tercero, laboratorio. Constituirse junto a las entidades socias, en laboratorio de identificación de necesidades y experimentación de soluciones. Y cuarto, colaboración. Establecer alianzas y redes en la dimensión local e internacional para compartir experiencias, posicionamiento y escala en el mercado global. Prospectiva, medición, laboratorio, colaboración. La labor de Innobasque es fundamental como recordatorio permanente del reto de la innovación. No es suficiente una decisión puntual, es necesaria una transformación que incorpore la innovación al proceso de trabajo. Europako Batzordeak aitortzen du Euskadin berrikuntzaren alde egiten ari garen ahalegina. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu ez dela nahikoa eta hobetzen jarraitu behar dugula. Berrikuntzaz ari garenean inbertsio iraunkor batez ari gara, epe luzerako inbertsio sakon batez. Inbertsio hau bideratzeko gure "lan-taldea" da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema. Hobetu beharreko lau eremu nabaritu ditzakegu. Enpresa txiki eta ertainetan hobekuntzak txertatzea. Berrikuntza hobetu beharra antolakuntzaren eta merkaturatzearen arloetan. Emakumeen presentzia handitzea. Eta prestakuntza eta kualifikazioa hobetzea. Azken batean, berrikuntza herri gisa daukagun helburu bat da eta berrikuntzaren aldeko apustu horretan bada, Innobasque funtsezko eragilea da. La Comisión Europea sigue considerando Euskadi como polo de alta innovación. Ahora bien, sabemos que debemos seguir mejorando. El sistema vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación es nuestro equipo de trabajo y nuestro objetivo es situar a Euskadi entre las 50 regiones más innovadoras de Europa. Este es un reto colectivo. Es un reto de país y un reto permanente. Innobasque es agente motor y dinamizador de la apuesta por la innovación. Tenemos que avanzar. Avanzar en economía del conocimiento y estrategia de especialización inteligente RIS 3. Avanzar en la incorporación de la innovación al tejido empresarial. Avanzar en la innovación al servicio de los nuevos sectores de actividad y el empleo de calidad. La innovación es una inversión permanente de largo aliento y largo recorrido. Avanzar significa también apostar por la estabilidad. Esta es la mejor inversión que podemos hacer para garantizar la competitividad económica futura. Atzo Eusko Jaurlaritzak egonkortasunaren aldeko pausu berri bat eman zuen. Gobernu Kontseiluan 2019.ko Aurrekontuen Jarraibideak onetsi genituen. Lehen pausua da datorren urtean ere inbertsioaren eta berrikuntzaren aldeko apustua mantentzeko. Azken finean, honen bidez, suspertze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatu nahi ditugu. Alderantziz, Senatuan Alderdi Popularrak egonkortasunaren aurkako erabaki bat hartu du. Aurtengo Espainiako Aurrekontuen onespena atzeratu egin du eta gainera, Euskadiren aurkako erabakiak hartuz. Alde batetik, berrikuntza arloan bi proiektu atzeratuz eta bestetik, euskal enplegu politikoak oztopatuz. Gure partetik, egonkortasunaren aldeko apustu sendoa da eta mantendu egingo dugu. Espero dugu orain atzeratzen saiatzen ari diren proiektu garrantzitsu horiek aurrera ateratzea. Ayer conocimos la cara y la cruz de la estabilidad. El Gobierno Vasco aprobó las Directrices económicas y Presupuestarias para el ejercicio 2019. Unas cuentas que desde el rigor nos van a permitir aumentar la inversión y los recursos al servicio de la innovación, el apoyo a la economía productiva y en definitiva, la consolidación de la reactivación económica y la creación de empleo de calidad. Al mismo tiempo, en el Senado, se dilata incomprensiblemente la aprobación de los Presupuestos Generales del Estado correspondientes a este año 2018. El presupuesto se encontraba acordado, pero se presentan unas enmiendas que penalizan dos proyectos de innovación básicos para Euskadi y pretenden entorpecer nuestras políticas activas de empleo. El compromiso del Gobierno Vasco con la estabilidad se mantiene y vamos a seguir trabajando para que todos los proyectos orientados a asentar el crecimiento se puedan materializar. Euskadik aurrera egin behar du eta berrikuntza ere auzolana da gure lanabesa. Aurrera egin behar dugu ezagutzaren ekonomian, espezializazio adimentsuan eta berrikuntza enpresa ehunean txertatzen. Beti ere partekatzen dugun helburua lortzeko: susperraldi ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sustatzea. Eskerrik asko Innobasque-ri eta denoi, bazkide guztioi, berrikuntzaren erronkan bidelagun izateagatik. Ondo izan.. Ondo izan.
Todavía no hay comentarios
  •  usuario