(en evaluación)
Peticiones ciudadanas (textos originales) Educación

Hezkuntza Sailburuari mezua: Berrikuntzak Hezkuntza Sailean

Por Inma
19 de octubre de 2022
0 votos
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.

Prest nago iradokizun batzuk emateko martxan dagoen Berrikuntzan orain dagoen kaosa gerta ez dadin. BIKAINTASUNA bilatzen badugu, EREDUak behar ditugu. Aurretik PLANIFIKAZIO xehetuta, BALIABIDE egokiak (eta horien KUDEAKETA egokia) eta bereziki PRAKTIKOA behar dugu.

Irakasleok NEKATUTA gaude teoriaz. Hezkuntza funtzionatzen badu geletan dauden irakasleengandik delako eta abandonatuta sentitzen gara batzuetan.

KOHERENTZIA eta KOHESIOA behar dugu. Eta hezkuntzan egin nahi diren aldaketak, BENETAKOAK izatea nahi izanez gero, EZIN dira goitik behera etorri, behean daudenekin kontatu gabe. Haien ikuspuntu eta errealitateari lepoa emanda. Eraikinak sendoak egin nahi badira, teilatutik hasi beharrean zimendu on batetik hasi behar dugu. Kontrakoa, porrotaren sinonimoa litzateke.

Mesedez, arren, ENTZUN komunitate autonomoko Berrikuntza Arduradunen iritzia, eta kontutan hartu!
Benetako ikaskuntza KOOPERATIBOan sinesten baduzu, ulertuko diguzu.

Bestalde, zergatik ez dago aukerarik "beltzez" markatzeko hitz garrantzitsuenak, letra larria erabiltzera derrigortu barik?

Un comentario
  • Hezkuntza saila
    9 de enero de 2023

    Inma agurgarria,

    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizugu zure iradokizunak eta ikuspuntua helarazi eta atari honen bidez partekatzeagatik.

    Gure hezkuntza sistema eguneratu eta berrikuntzak abiarazteko lanean ari da Hezkuntza Saila, egungo gizarteak eskatzen dituen beharretara egokitu eta, noski, gure ikasleek behar duten prestakuntzari erantzuna emango dion hezkuntza sistema erdiesteko. Helburua beti da ikasleei ahalik eta baliabide eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesurik onena eskaintzea, ikaslea bera baita ardatza.

    Hezkuntza komunitatearekiko etengabeko harremana ezinbestekoa da zeregin horretan, eta horrela ari gara, eragileen ahotsak eta inplikazioa bidelagun ditugula. Ondo diozun legez, elkarlanaren emaitza izan behar du hezkuntzan eman beharreko edozein pausok. Horren adibide, azken bi urte hauetan ikastetxe guztietako zuzendaritza taldeekin bilerak (Zuzendarien Elkargunea deiturikoa) egiten ari da Hezkuntza Saila, ikasturte bakoitzean bi alditan gutxienik, esku artean ditugun egitasmo nagusiak partekatu eta elkarren iritzia ezagutzeko.

    Eskerrik asko, berriro ere, zure iritzi eta iradokizunak leiho honen bidez partekatzeagatik.

Los comentarios en este documento están cerrados