Bideoak Lehendakaritza Itunes
bilaketarekin bateragarritasunak topatu dira transkripzioan. Klika ezazu aurrerapen-barraren marka gorritan zure burua kokatzeko.
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakaria buru izan da Euskararen Aholku Batzordearen legegintzaldiko lehen bileran, Euskadiko Artxibo Historikoan

2017.eko urriak 03
Transkripzioa
(saludos)
(conversan entre ellos)
(...) egingo dugu lehenengo zati hau,lehendakariak bere hitzak amaitutako
Eskerrik asko Bingen, arratsalde on etaongi etorria bertaratu zareten guztiei.
Batzuk berriak zarete Euskararen AholkuBatzordean, beste batzuk aspaldiko
ezagunak. Eskerrik asko, dena dela,guztiei gonbidapena onartzeagatik.
Azken hilabeteotan euskeraren osasunarenberri eman diguten bi ikerketa ezagutu
ditugu: Euskararen VI. InkestaSoziolinguistikoa eta Kale-erabileraren Neurketa.
Bi ikerketa hauek informazio asko emandigute, euskararen biziberritze prozesuan
egin digun... egin dugun bideaz.Euskararen erradiografia dugu eskuartean
eta baliogarria da eman behar ditugunurratsak zehazteko.
Emaitzek erakusten dute euskarak azkenhamarkadetan egin duen bide oparoa.
Adostasun politikoak, gizartearenatxikimenduak eta euskalgintzak egindako
lanak agertoki berri batera ekarrigaituzte.
Duela 25 urte baino 223.000 hiztungehiago dugu gaur egun. Tamainazko
aldaketa da hau, aintzat hartzekomodukoa.
Hiztunen ugaltze horrek erabat aldatu dueuskaldunon profila.
Euskararen bisaia eta era nabarmeneangaztetu da. Zenbat eta gazteago, orduan
eta euskaldunago.
Erraz esaten da hori, baina sekulakoaldaketa da, itxaropenari ateak
zabaltzeko moduko arrakasta.
Euskararen hazkundeak ekarri duengaztetze prozesu horrekin batera,
bestelako aldaketak ekarri digueuskararen biziberritze prozesuak.
Orain dela hamarkada batzuk ez bezala,gaur egungo milaka eta milaka euskaldun
euskara nagusi ez dueninguruetan bizi dira.
Hiztun askok, gaur egungo gehienek,euskara etxetik kanpo jaso dute.
Gure gizartearen hizkuntza ohiturakerabat aldatu egin dira.
Faktore hauek eta beste askok,ezinbestean, hizkuntzaren erabileran
eragiten digute eta eragiten dute.Hizkuntza baten edozein
biziberritze-prozesuan bezala, ezagutzaeta erabilera ez dira neurri
berean hazten. Eta erabileran ikustendugu, hain zuzen ere, aurrean dugun
erronka nagusi bat.
Honetan ere argiak eta itxaropenerakodatuak ikusten ditugu, baina fin egin
beharko dugu lan asmatunahi baldin badugu.
Euskaldunen kopurua areagotzea etaerabilera sustatzea dira Legegintzaldi
honetako konpromisoak. Horretarakoerakundeek, euskalgintzako eragileek,
enpresek elkarrekin egin beharko dugulan. Auzolanean aritu behar du.
Honen moduko Foroak berebizikogarrantzia dute eta Euskararen Agenda
Estrategikoaren baitan berrikuntzakizango dira datozen urteotara begira.
Urratsak ematen jarraitu behar du.
Berrikuntzak izango dira, euskaraAdministrazioan eratzeko, eremu
sozioekonomia euskalduntzeko edotaeuskara zehar-lerro gisa txertatzeko
esparru ezberdinetan.
Euskaldunon kopurua areagotzenjarraitzeko, euskararen irakaskuntzan
B2 mailara arteko doakotasuna lortunahi dugu epe laburrean.
Erabilera bultzatzeko gizarte aktibazioabilatuko dugu proiektu berritzaile baten
bidez, eta honekin batera, bultzada bateman nahi diogu gure hizkuntzari
aisialdian, kirolean edota ingurunedigitalean bereziki.
Bide oparoa egin dugu euskararenbiziberritze prozesuan, eta ez da
aldats behera izan: hainbat zailtasun etaoztopo gainditu ditu.
Gauden tokitik aurrera ere erronkakizango ditugu, oztopoak izango ditugu,
baina gure hizkuntzaren etorkizunaeraikitzeko aspaldiko baldintzarik
onenak ditugulakoan nago. Beraz,auzolanean lortuko dugulakoan nago.
Eskerrik asko guztioi.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak