Bideoak Lehendakaritza Itunes
bilaketarekin bateragarritasunak topatu dira transkripzioan. Klika ezazu aurrerapen-barraren marka gorritan zure burua kokatzeko.
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean

2017.eko martxoak 25
Transkripzioa
Eusko Jaurlaritza Erromako Itunaren 60.urteurreneko ospakizunetara atxikitzen da.
Eusko Jaurlaritzak Itunaren oinarriakizan ziren balioak goraipatu nahi ditu,
Europako Ekonomia Erkidegoa sortzea etagerrako zauriak gainditzea ahalbidetu baitzuten.
Bakea ez da eginiko gauza bat,baizik eta uneoro egin beharreko zerbait,
ezinbestean gizarte ireki eta seguruakeskatzen dituena. Erromako Itunaren bitartez,
aro garaikidean Europan egonden proiektu politiko, ekonomiko eta
sozial garrantzitsuena abiarazi zen.Horrek, herritarrek erakundeetan
konfiantza berreskuratzea ahalbidetu zuen.Ordutik, Europar Batasunak bere
historiako bake egoera eta garapenekonomiko eta sozial luzeenak bizi izan ditu.
Gaur, sorrerako Europaren hark bezala,gizakion duintasunaren defentsa
aldarrikatzen dugu. Horretarako,ezinbestekoa da Europar Batasuneko
eragile politiko guztien konpromisoa,europar erakundeetatik hasi eta
toki erakundeetaraino. Schuman, Monnet,De Gasperi edota Adenauer, zein Agirre,
Irujo edo Landabururen ideiakaldarrikatzen ditugu. Beraien ereduak
Europar Batasunaren sorrerako balioakgaur egunera ekartzea dakar, Batasuna
osatzen duten herri anitzen isla.Erromatik Lisboara, Maastricht, Amsterdam
eta Nizatik pasata, Itunak bakean eraikitakoetorkizun baten asmoa islatzen du.
Mailakako integrazioaren bitartez,elkartasunean, justizia sozialean eta
demokrazian oinarritutako etorkizun bat eraikiz.
Gaur egun krisi existentziala bizi duEuropar Batasunak, baina ez soilik hori,
bere biziraupena batasun politiko,ekonomiko eta sozial gisa ere kolokan dago.
Lehenengo aldiz, bere kideetako bat,Erresuma Batua, Batasunetik irteteko
prestatzen ari da.
Europa integratuago bat eskatzen dutegero eta desberdintasun sozial eta
ekonomiko handiagoek, bereziki guregazteek jasan behar dituzten
langabezia tasa altuek, errefuxiatuenkrisi humanitarioak, Europar Batasunak
duen balore krisiaren islak, alegia,aldaketa klimatikoak, segurtasun eta
defentsa arazoek edota oreka geopolitikoberriek. Integrazio handiagoa ez da
uniformetasuna eta posible izan beharkolitzateke Europa osatzen dugun herrien
arteko elkar ulertzean eta errespetuanoinarritutako eraikuntzan aurrera egitea.
Birsorkuntza garaia da. Jendarteariinstituzioetan eta ekintza politikoetan
konfiantza itzuliko dion Europaaldarrikatzen dugu. Parte hartzearen eta
subiranotasun partekatuaren garaia da.Bere aniztasuna onartzen duen Europa
aldarrikatzen dugu, non helburu etainteres komunak gauzatzeko erritmo
desberdinak elkarrekin egon daitezkeen.
Europa anitz bat defendatzen dugu,proportzionaltasun eta subsidiariotasunean
gobernatua, jardun publiko eraginkorraahalbidetuko duena, maila anitzeko
benetako gobernantza baten bitartez.Estatu sozialean oinarritutako Europa,
pertsonak helburu dituena, lehiakorra etaberritzailea, lurralde kohesioarekin eta
bere nortasun eta baloreak zainduko dituena.Europaren proiektu partekatuaren
etorkizuna bere parte diren herrienborondatezko atxikimenduan oinarritzen da.
Askatasun eta demokraziarekinkonprometituta, horiek baitira oinarrizko
zutabeak. Giza eskubideak eta zuzenbideestatua errespetatzea bere indargune
nagusia dela sinetsita.
Gaur egun Europa ez litzateke berberaizango Erromako Itunik gabe. Estatu eta
erakundeei eskatzen diegu Europakoproiektuan sakontzen jarrai dezatela.
Herri gisa, Europako proiektu komunarigure ekarpena egiten jarraitzeko
konpromisoa hartzen du.Eusko Jaurlaritzak, Euskal herriaren ordezkari gisa,
bere bokazio eta konpromisoeuropazalea berretsi du historikoki.
Europar nazioen kontzertuan bere toki etaahotsarekin jardutea helburu duen
gizarte bat ordezkatzen dugu.Europarekin dugun konpromisoa berresten dugu gaur.
Gure proiektua da. Batasun gehiago,integrazio gehiago, proiektu konpartitu gehiago.
Erromako itunaren 60.urteurrenean Euskadik Europaren
integrazioarekin duen konpromiso argieta garbia berresten dugu.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau