Bideoak Lehendakaritza Podcasts
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenean izan da lehendakaria

2016-12-21
Transkripzioa
Nafarroako Gobernuburu buru presidente anderea, Barandiaran Fundazioaren presidente jauna, ahaldun nagusi jauna, Ataungo alkate jauna, Sarako alkate jauna, sailburu, Eusko Ikaskuntzaren presidente jauna, jaun andreok, herri ordezkariok. Egunon. Gogoan dut duela 25 urte Jose Migel Barandiaran izenean pena eta hutsunea sentitu genuela. Gaur bere ondarea eta ereduak bizirik jarraitzen duela ikusi dugu. Gaur, elkarrekin egin dugu berak ehunka bider egiten zuen ibilbidea. Bide honetan elkarrekin gaude eta elkarrekin jarraitu nahi dugu, aurrera. Hori da antropologoaren irakaskuntza eta mezua. Bere jakinduria, pertsonen eta gizartearen ezagutza oinarri hartuta, bide lagunez inguratuta, aurrera egiten jarraitu behar dugu. Hemos recorrido el trayecto que realizaba Jose Miguel de Barandiaran cientos de veces. Meditando, reflexionando, pensando, trabajando. Tratando de conocer y comprender mejor el camino de nuestro pueblo: la historia, la personalidad, las formas de vida y relaciones humanas. Tratando de aportar más conocimiento para construir un futuro mejor. El mejor homenaje que le podemos tributar es seguir recorriendo este camino, juntos. Caminar juntos instituciones y entidades privadas. Colaborar para que el país del euskera siga creciendo. Esta Fundación honra a una persona íntegra y comprometida, un Doctor, una persona sabia, que predicó siempre con el ejemplo del trabajo y supo crear escuela. Hoy, en pie sobre la tierra vasca que amó y por la que tanto trabajó, le dedicamos este homenaje y comprometemos seguir trabajando juntos para conocer mejor nuestro pasado y construir un mejor futuro para nuestro pueblo. Barandiaran persona langilea zen, positiboa eta baikorra. Gaur balio hoiek berrartu behar ditugu, gaurkotu ibilbidean aurrera egiten jarraitzeko. Ikerketa eta zabalkundea bultzatzen jarraitu behar dugu. Katea ez da eten eta " lana eginez goaz aurrera, kate horretan denok batera". Gaur Jose Migel Barandiaran historiagilea, arkeologoa, antropologoa eta etnografoa; kultura gizona, pertsona handia, pertsona ona, gogoratzen eta omentzen dugu. Nola? Bere ereduari jarraipena ematen. Bere ondarea zabaltzen eta indartzen. Bere ibilbidea elkarrekin egiten. Elkarrekin eraiki behar dugu etorkizuna, hainbeste maite zuen Euskal herri honentzako. Hori da, gaur, elkartzen gaituen xedea. Eskerrik asko denoi. denoi.
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)