Bideoak Lehendakaritza Itunes
bilaketarekin bateragarritasunak topatu dira transkripzioan. Klika ezazu aurrerapen-barraren marka gorritan zure burua kokatzeko.
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakaria Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berriaren aurkezpenean izan da

2016.eko abenduak 16
Transkripzioa
Herri agintariok
UNESCO erakundeko arduradunok, jaun andreok, arratsalde on.
Ongi etorri.
Bienvenidas y bienvenidos al Foro de la Diversidad Lingüística de Europa.
Donostia 2016.
Donostia 2016.
Donostia 2016
Europako Kultura Hiriburuaren ibilbidearen amaierara hurbiltzen ari gara.
Egitasmoa errealitate bihurtuta ikusteko aukera izan dugu eta, gaur
kulturaren kateari jarraipena eman diegu
Aarhus-eko eta Pafos-eko ordezkariekin batera.
“Elkarrekin bizitzeko kultura” zabaldu dugu.
Horretarako, sorkuntza, gogoeta eta parte hartzea baliatuz.
“Elkarbizitza eredu berri eta iraunkor bat sortzea” izan dugu helburu.
Orain amaitzen ari garen Foroak, UNESCO Etxearekin lankidetzan antolatua
are gehiago hurbildu gaitu helburu horretara.
Aniztasuna da gure gizarteen oinarri oinarrizko ezaugarria.
Toki garrantzitsua izan du hizkuntza aniztasunak Donostia 2016ren barruan.
Hori babestuz eta sustatuz
sendotu eta bateratu egiten ditugu elkarbizitza eta gure gizarteak.
“Euskara, bizikidetzarako hizkuntza bizia” maiz erabiltzen dugun ideia da.
Horrekin batera esango nuke, “elkarbizitzarako hizkuntza aniztasuna”.
Izan ere, euskara da guk hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekarpen propioa.
Euskara biziberritzeko ahaleginean dihardugunok ongi ezagutzen dugu
hizkuntza aniztasuna eta bizikidetza lotzen dituen sokaren sendotasuna.
Sendoa delako hizkuntza aniztasunak
hango eta hemengo gizarteen kohesioari egiten dion ekarria.
Sendoa euskarak euskal gizarte anitzari egiten dion ekarpena
eta ematen dion kolorea.
Halaxe da, baita ere
denon artean eraiki behar dugun Europa berritu honetan.
Sorreratik beretik egin dugu gurea euskaldunok Europa batuaren ideia
hasiera beretik eragile aktiboak izan gara
Europa batuaren ideia hedatzeko lanean.
Gaur egun, ziurgabetasunez
eta distantziaz beterik begiratzen dio Europako herritar askok Europari.
Europak behar-beharrezkoa du nolabaiteko berpizkunde ilusionagarri bat.
Horretarako beharrezkoa izango du
herritarren buruak eta bihotzak irabaztea, eta horretarako
beharko du Europak bere Herrien
kulturen eta hizkuntzen aniztasuna erdigunean jarri.
Europaren hizkuntza aniztasuna
europar erakundeetan ofizialak diren 24 Estatu hizkuntzetatik harantzago doa.
Badira gutxienez 50 milioi herritar europar
24 hizkuntza horiek ez ezik beste hizkuntza batzuek ere bere dituztenak.
Dozenaka hizkuntza, guztira.
Hizkuntza horietako batzuk biziraupena dute jokoan.
Beste batzuk bizi-indarra.
Euskararen kasua da horietako bat.
Euskarak, gainbehera joatetik hazkunde bidea urratzera jauzi egin du
azken hiru hamarraldiotan Euskadiko Autonomia Erkidegoan.
Hazi egin da.
Gaur egun 860.000 euskaldun dago gure Erkidegoan.
Euskarak ez du sekula hainbeste hiztun izan.
Euskal gizartearen meritua da, noski.
Baina ezin gara patxada ederrean geratu.
Behar dugu jarraitu hizkuntza eskubideak hobeto eta gehiago bermatzen.
Eta, batez ere
behar dugu gero eta euskal herritar eta euskaldun gehiagoren
bihotzak eta ezpainak euskararen sokarekin uztartzea.
Ideia hauxe azpimarratu nahi dut
Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroaren amaiera honetan.
Euskararen eta beste dozenaka europar hizkuntzen bizi-indarra
areagotzea eta sendotzea bada helburu europarra.
Beharrezkoa da beste hizkuntza politika europar bat.
Europako hizkuntza guztiak, ez soilik 24 Estatu-hizkuntzak
aintzat hartuko dituen hizkuntza politika inklusiboa behar du Europako Batasunak.
Ez dira hutsetik abiatzen Europako instituzioak langintza horretan.
Hor dugu Europako Kontseiluaren Eremu Urriko Hizkuntzen Karta.
Gaur goizean hemen aztergai izan duzuena.
Hor dugu Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Karta.
Argi adierazten du, bere 22garren artikuluan
Europako Batasunak “kultura-, erlijio-
eta hizkuntza-aniztasuna errespetatzen” dituela.
Hor dugu NPLD sarea.
Jaurlaritzako presidentziatik lanean ari gara
Europako beste 13 gobernurekin eta 22 organismo social,
erakunderekin eta unibertsitaterekin batera
Europako hizkuntza aniztasuna sustatzeko.
Hizkuntza aniztasunaren iraunkortasuna bermatzeak
guztiok deitzen gaitu lanera eta lankidetzara.
Denona behar dugun Europa eraikitzerakoan
denon hizkuntzak izan daitezen sakoneko batasunaren oinarri.
Gaur hemen, Europako Kultura Hiriburuan
UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlas berria egiteko proiektua aurkeztu da.
Datozen hilabeteetan gorpuztuko da proiektu hori Atlas berri eta berritua bihurtuz.
Munduan dira erreferentziazkoak UNESCO eta bere Hizkuntzen Atlasa.
Ziur naiz tresna eraginkorra izango dela Atlas berri eta berritua.
Zorionak eta eskerrik asko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak