-
-
2023-12-20
Lehendakaria Korta enpresaren 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izan da
Lehendakaritza -
2023-12-18
José Ignacio Berroeta Kutxabankeko sustatzailearen omenaldian parte hartu du Lehendakariak
Lehendakaritza -
-
2023-11-27
UPV/EHUren Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea ikasgelak: konexioak ugaritzeko 44 proiektu
Lehendakaritza -
2023-11-22
Iñigo Urkulluk: “Pobrezia dagoen bitartean, gure mundua ez da bizitzeko leku duina izango”
Lehendakaritza -
-
-
-
0
Transkripzioa
Oso erraza da Eusko
Jaurlaritzak duen informazio publikora
sartzea. Euskadi.eus Eusko
Jaurlaritzaren web ofizialean sartu eta
irekia herritarrekin komunikazio zuzena
ezartzeko kanal hautatu behar duzu. Eusko
Jaurlaritzak informazio ugari
argitaratzen du gardena gardentasun
atarian, bertan aurkituko duzu
antolaketari, politiken planifikazioari
eta ebaluazioari buruzko informazioa,
garrantzi juridikoa duena ekonomiaren
eta finantzen arlokoa, kontratazioei
buruzkoa, lurralde antolamenduarekin,
herrilanekin eta ingurumenarekin zerikusia
duena eta herritarren parte-hartzeari
buruzkoa, nazioarteko Gardentasun
erakundeen eskakizunei jarraituz. Bila
zabiltzan informazioak aurkitzen ez baduzu
eta gure laguntza nahi baduzu,
informazio orokorra eskatzeko
postontziaren bidez gurekin harremanetan
jarri behar duzu. Ez daukazu
identifikatu beharrik, nahikoa da helbide
elektroniko bat ematea. Postontzia
informala da eta bertan kexak, salaketak,
ezker emateak edo iradokizunak ere
aurkez ditzakezu. Postontzi hau erabili
dezakezu informazio publikoa gardena
gardentasun-atarian edo Eusko
Jaurlaritzaren eta bere menpeko erakunde
publikoren baten webgunean argitaratzea
nahi baduzu ere. Zure proposamena
aztertuko dugu, informazio publikora
sarbidea izatea legez aitortutako
eskubide bat da eta administrazio
prozedura baten bitartez gauzatu
dezakezu eskubide hori berme juridiko
guztiekin. Euskadi.eus webgunean
hasierako orrian aurkituko duzu eskubide
hori nola gauzatu dezakezu. Informazio
aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren
bitartez eska dezakezu. Bi kasuetan
identifikatu egin beharko zara ezin
baita ziurtatu segurtasun juridikoa
anonimatutik. Aurrez aurre egitea
hautatzen baduzu zure eskaera ZUZENEAN
bulegoetan aurkez dezakezu edo legez
ezarritako beste bide bat erabili
dezakezu. Bide elektroniko aukeratzen
baduzu identifikatu egin bazara
ziurtagiri elektronikoen bitartez edo
Izenpe itsasontzi jokoaren bitartez.
Sinadura elektronikoaren erreminta berri
hau ari dira jadanik erabiltzen
Osakidetzan Osasun-karpetara sartzeko eta
Kz Gunean. Zuk oraindik ez baduzu
Zuzenean bulegoetan eska dezakezu. 20
eguneko epean edo gehienez ere 40
egunetan informazioa konplexua bada
jasoko duzu eskaeraren erantzuna.
Jasotzen ez baduzu pentsatu behar duzu
ukatu egin zaizula informaziora sartzea
eta eskubidea duzu erreklamazioa
aurkezteko informazio publikoaren
sarbiderako Euskal Batzordearen aurrean,
organo independentea dela. Batzordearen
aurrean hilabeteko epean aurkez dezakezu
erreklamazioa informaziora sartzea Eusko
Jaurlaritzak nahiz Euskal Autonomia
Erkidegoko edozein tokiko administraziok
ukatu badizu. Informazioa eskatzeko
deskribatutakoaren antzekoa da
prozedura, hori bai, eskatutako
informazioa sartzea zein
administraziok ukatu dizun adierazi
behar duzu. Batzordeak hiru hilabeteren
barruan erantzun beharko du.
Administrazioarekiko auzien epaitegira
ere jo dezakezu informazio publikoaren
sarbiderako Euskal Batzordearen aurrean
erreklamazio aurkeztu aurretik edo honek
erantzun ondoren.n.