Bideoak Lehendakaritza Itunes
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

"36 izar berri euskararen izartegian"

2013.eko abenduak 17
Transkripzioa
Sailburua, herri agintari eta herri ordezkariok, arratsalde on denoi.
Gaurtik aurrera, euskararen izartegiak 36 izar berri izango ditu.
Gaur 36 erakunde berrik Bikain Ziurtagiria jasotzen dute.
Bejondeiela, lehendik distiratzen zuten 121 izarren ondoan bide erakusle dira.
Maila goreneko lorpena da gaur ospatzen ari garena:
euskara ere erakunde
eta enpresen bizitzan irmo txertatzeko ahaleginaren arrakasta.
EITBn gaude
eta utzidazue zendu berri den Ramon Labaien gogora ekartzen.
EITB edo HABE urteotako euskararen biziberritze prozesuan zutoin nagusietarikoak izan dira
eta izaten jarraitzen dute.
Proiektu horiek laurogeiko hamarkadako lehen urteetan jarri ziren martxan
besteak beste Labaienen bulkadari esker.
Urte haietan piztutako zuzia nahitaezkoa izan da euskara biziberritzeko
eta, gaur, BIKAIN bezalako egitasmoak garatzeko.
Euskararen zuzia pizterakoan nabarmendu zen Ramon Labaien euskaltzale sutsua.
Har bitza Eusko Jaurlaritzaren
ni neronen eta hemen gauden guztion aitormena eta esker ona.
BIKAIN ziurtagiria banatzeko ekitaldi honetan
kontzeptu nagusi bat azpimarratu nahi nuke bikaintasunaren berme gisa:
ahalegin iraunkorraren kontzeptua, hain zuzen.
Ahaleginaren iraunkortasuna da euskararen presentziaren eta erabileraren giltzarria.
Bikain prima y premia la perseverancia.
Este es uno de los ejes de evaluación del Certificado Bikain.
Perserverancia en la planificación e implementación de las buenas prácticas de gestión.
Perseverancia en el compromiso de uso del euskera como lengua de servicio y trabajo
en la actividad propia de la empresa.
Gracias por perseverar y felicidades por el resultado obtenido
a las 36 nuevas organizaciones que hoy reconocemos con Bikain.
Eusko Jaurlaritzak ere urteetako konpromisoa azaldu du.
Izan ere, 90eko hamarkadaren hasiera-hasieratik dator
esparru sozio-ekonomikoan euskara sustatzeko
politika publiko eraginkor baten premiaren kontzientzia.
Horren adierazgarri, 1991n,
Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Elhuyar-ek sinatu zuten bost urterako hitzarmena
euskararen erabilera lan munduan bultzatzeko xedez hainbat enpresatan esperientziak sustatzeko.
Orduan hasitako bidean hainbat ekimen garrantzitsu gauzatu dira
erakunde pribatuetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko.
Horien artean, aipatutako
LanHitz programa orokorra eta Bikain - Euskararen Kalitate Ziurtagiria.
Txanpon beraren aurkia eta ifrentzua dira eta ezaguna da bien helburua:
gero eta erakunde gehiagotan euskara ere zerbitzu eta lan hizkuntza izatea.
Helburua euskara kalitatez kudeatzea da.
Horrela enpresa lehiakorrago egiteko
eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak modu eragingarriagoan babesteko.
El fomento del euskera es un objetivo de primer orden de nuestro Gobierno.
Fortalecer un bilingüismo equilibrado es sinónimo de fortalecer la cohesión social.
La sociedad vasca está resuelta a mejorar cada día en conocimiento,
competitividad, eficiencia o solidaridad
en definitiva, en su bienestar y cohesión social.
Un mayor uso del euskera en el ámbito del trabajo y los servicios es también
exponente de una sociedad que avanza en la mejora de su bienestar y cohesión social.
Horixe da Eusko Jaurlaritzak
Bikain ziurtagiriaren egitasmoarekin luze-zabal irekitzen laguntzen duen eta bultzatzen duen bidea.
Ez dago zalantzarik:
euskararen aliatua izan behar du lanaren munduak.
Bikaintasunaren bidetik abiatua da euskararen sustapena alor sozio-ekonomikoan
eta bikaintasunaren bide horretatik jasoko ditu emaitza oparoak.
Kalitatea da erronka, baita euskararen erabilerari dagokionez ere.
Kalitatea da lehiakortasunaren zutabe nagusietariko bat
eta enpresek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitateari zuzenean lotzen zaio euskararen erabilera.
Horregatik eskertu eta txalotu behar ditugu
lan eta zerbitzuetan euskara ere
erabiltzearen aldeko konpromiso praktikoa gauzatzen dakiten erakundeak.
Gizarteak daraman bideari bikain egokitzen asmatzen duten erakundeak
geroa euskaraz ere irudikatzen dutenak.
Erakunde eta enpresa horiek ondoan izan dute
eta izango dute, Eusko Jaurlaritza.
Haiekin partekatzen dugulako kalitatea egunez egun areagotzeko ahalegina
eta euskara eta kalitatea elkartzen dituen lokarria sendotzeko lan etengabekoa.
El Gobierno va a seguir brindando su apoyo para que organizaciones y empresas
prosigan la labor de impulso del euskera.
Lo hacemos con convicción.
Lo hacemos también atendiendo a criterios de eficacia
y consecución de objetivos de mejora continua.
Criterios integrados en la cultura de gestión de las organizaciones de nuestro País.
Apostamos por criterios de colaboración
que primen la excelencia en la gestión
y el uso del euskera en las organizaciones y empresas
les ayuda también a avanzar en este objetivo de la excelencia.
“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai”, idatzi zigun Xabier Letek.
Euskararen izartegian urtez urte ugariagoak diren bikaintasunezko izarrak ere
bizigai bilakatzen ari dira, egunero, euskararentzat.
Eusko Jaurlaritza osoaren eskerrik beroenak eman nahi dizkiet
Bikain Ziurtagiria jaso berri duten erakundeetako partaide guzti-guztiei.
Badakit guztien lana behar dela Bikain Ziurtagiria lortu ahal izateko.
Eta adoretu nahi ditut, baita ere,
izartegi horretara igotzeko bidean ari direnak.
Bikain ari zarete.
Eskerrik asko eguneroko langintzan euskarari dagokion lekua ematen ahalegintzen diren langile eta ugazabei.
Baita lan hori bultzatzen duten enpresarien eta langileen erakundeetako arduradunei.
Eskerrik asko
zerbitzuak jasotzerakoan euskara baliatzeko aukera egiten duten erabiltzaile eta kontsumitzaileei.
Euskarak behar-beharrezkoa baitu bikaintasunezko izarrak eta, baita ere, guztien argia.
Zorionak bihotzez eta, bihotzez ere, eskerrik asko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)