Bideoak Lehendakaritza Itunes
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordeko bileraren buru izando da

2012.eko uztailak 18
Transkripzioa
Guztiei eta milesker, Euskararen Aholku Batzordea legegintzaldi mintzaldi honetan
izango duen laugarren saio honetara etortzeagatik.
Dakizuen bezala, saio berezia da gaurkoa, Euskara sustatzeko ekintza plan berria aurkeztuko dugulako.
Eusko Jaurlaritzak orain arte aurrera eraman duen hizkuntza politika laburtzen duen hitza hauxe da:
Politika eta beraz,hizkuntza politika herritarren esanetara dago eta.
Ideia horrek zuzentzen ditu egiten diren ekimen guztiak; tituluen erregistro bateratua sortu denean,
euskarazko ikasketak bestelako azterketarik egin beharrik gabe aitortu direnean,
edo beste edozein ekintzatan.
Jaurlaritzak ez da neutrala euskarari dagokionez.
"Laissez faire" jokabideak ez du balio euskararentzat.
Guk, sustapenaren aldeko apustua garbia egin dugu
eta ekimen nagusiekiko konpromisuak mantendu ditugu sekula ezagutu dugun krisirik larrienean.
Ahalegin izugarriak egin ditugu
euskararen sustapenean aplikatu beharreko murrizketak, ahalik eta txikienak izateko.
Zailtasunak zailtasun, inbertsio handiak egin ditugu euskalgintzan.
Inbertsio horien emaitza bat, adibidez, itzultzaile automatikoa da,
duela hilabete batzuk denon eskura jarri zena. Arrakasta handiz.
Euskararen iraupenerako haren, lurralde guztien arteko elkarlana oso inportantea iruditzen zaigu.
Horregatik, bultzatu dugu lankidetza Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Euskarabidearekin.
Honekin izenpetu berri dugun hitzarmenari esker,
alferrikako bikoiztasunak saihestu eta baliabideak aurreztuko ditugu.
Euskadi, Nafarroa eta Frantziako Euskal Herriaren arteko elkarlan hori hastapenetan dago oraindik,
baina espero dugu, Europako Batzordearen sostenguarekin laster diru-laguntzak eskuratzea,
Euskararen alde are kemen handiagoaz lan egiten segitzeko.
Euskarak batu egiten gaitu.
Guretzat euskara eta adostasuna bat dira.
Euskararen sustapena, hitzarmenean oinarritu behar da beti ere neurri positiboen bidez.
Horiek indartzen dute herritarren atxikimendua.
Bestelako neurriak hutsegite larri badira eta sobran daude.
Euskadin ez dago konflikto lingüistikorik eta ez dugu nahi horrelakorik.
Normalizazioan ez dago lasterbiderik.
Epe luzean, adostasunaren politikak bere fruitua ematen du
bostgarren inkesta sozioligüitikoak frogatzen duen bezala.
Hizkuntzak babestu behar dira, noski, baina are gehiago hiztunak, herritarrak.
Euskadi negoziazioaren herria da.
Ezberdinen arteko konpromisua, politika ororen zutabea da eta hizkuntza politikarena ere bai.
Ideologia eta sentsibilitate guztiak onartzekoak dira,
beti ere besteak errespetatzen badituzte.
Eusko Jaurlaritzak lan handia eta eragingarria egiten ari da euskararen alde,
batzuetan ozenki baina gehienetan isilean.
Gure asmoa ez da egunero prentsan agertzea
emaitzak, eguneroko jardunean oinarritzen dira,
ez adierazpen deigarrietan.
Euskararen eragile batzuek halaxe, aitortu digute, atez kanpoan eta are gehiago atez barruan.
Gaur ESEP onartzeko bildu gara hemen,
tresna eragingarri bat izango da epe ertain eta luzera begira.
Bide emango digu eguneroko kexka eta eginbeharretatik
distantzia hartu eta neurri iraunkorragoak identifikatzeko.
Eta lan zail, baina beharrezko horretan, Euskararen Aholku Batzordearen kideen ekarpena
goraipatu behar da, zuen esku baitago aholku egokiak ematea
etorkizunean hartu beharko diren norabideen eta erabakien inguruan.
Koldo Mitxelenaren aipamen batekin bukatu nahi nuke.
Oso aipamen ezaguna da, baina behin eta berriro irakurrita ere ez naiz nekatzen:
"Gure herriak beste herrien artean toki bat aurkitu behar duen bezala,
gure hizkuntzak beste hizkuntzen artean toki bat aurkitu behar du."
Aski zabalaren toki bat, haren iraupena eta haren garapena
bermatzen duena abentura maximalistarik gabe.
Euskararen Aholku Batzordeko kide guztien lana eskertu,
eta elkarlanean jarraitzeko gonbita luzatzea baizik ez zait falta.
Zinez baloratzen dugu zuen esfortzua eta milesker guztiei.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)