Bideoak Lehendakaritza Podcasts
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak balioan jarri du “Agirre lehendakariak aldarrikatu zituen humanismoaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen printzipioak oinarri dituen” euskal eredua

2023-03-29
Transkripzioa
(el discurso del lehendakari comenzará en breve) (el discurso del lehendakari comenzará en breve) Ibarretxe lehendakaria, Agirre lehendakaria Center-en zuzendari eta kideok zareten guztiok, arduradunok, Eusko Legebiltzar buru andrea eta zurekin batera etorritako herri agintari eta herri ordezkari guztiok, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, errektoreordeak eta errektore ohia ere bai, Columbia University ordezkaria, jaun andreok etorritako guztiok, arratsalde on. Eskerrik asko emozioz betetako ekimen eder honen urteurrenera gonbidatzeagatik. Eskerrik asko Gorka eta Itziar, Lierni, baita Dani, Andoni, Mónica, Amaia, zuen ekarpen interesgarriengatik. Agirre Lehendakaria Center-ek bere ibilbidea duela hamar urte hasi zuen. Bere helburua oso zehatza izan zen lehen egunetik: Agirre Lehendakariaren baloreak lau haizeetara zabaltzea eta euskal Giza Garapen Iraunkorrerako edo jasangarriko eredua nazioartean indartzen jarraitzea. Hau guztia, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta New York-eko Columbia Unibertsitatearen arteko elkarlanari esker sortu zen. Bada, hamarkada honen ibilbidea ikusita, esan dezakegu helburuak lortu dituzuela eta zuen zeregina oso ondo betetzen ari zaretela. Erronka ez zen erraza. Agirre Lehendakariak gure historian funtsezko papera izan zuen eta itzal berezia utzi zigun. Seguru nago orain arte egindako lana ikusteko eta etorkizunera begira burutzen zabiltzaten proiektuak ezagutzeko aukera izango balu, ekitaldi honetan partekatzen dugun harrotasuna partekatuko lukeela. Bere izen eta izanari eman diozuen jarraipena bikaina izan da benetan. Hoy podemos afirmar que aquel proyecto inicial impulsado por el Lehendakari Ibarretxe y un grupo de trabajo profesional y entusiasta, es una realidad que cumple sus objetivos. Agirre Lehendakaria Center nos contagia la misma ilusión y ambición de aquel primer día. Estáis contribuyendo a divulgar y a poner en práctica valores vinculados al Lehendakari Agirre. Primer valor. Humanismo y justicia social. Desarrolláis proyectos de innovación en 15 países que tienen como objetivo la transformación integral de las comunidades locales para favorecer el progreso social de sus habitantes. Son las propias comunidades las que desarrollan ese proceso desde su identidad, desde sus raíces, desde su cultura. Promueven el trabajo en equipo y la solidaridad por encima del individualismo. Hemos exportado nuestro modelo auzolana, que forma parte de nuestro ADN también fuera de nuestro país. Bigarren balioa, pragmatismoa. Agirre Lehendakaria pertsona koherentea izan zen. Bere ideien defendatzaile sutsua. Esandakoa egin eta pentsatzen zuena esaten zuen. Koherentzia hori errealismoari eta ekintzari lotuta zegoen. Agirre Lehendakaria Center-en proiektu guztiak pragmatismo errealista eta eraldatzailearekin bideratuta daude. Analisiaren eta ekintzaren arteko ohiko banaketa haustea duzue helburu entzun eta ikertu ondoren, berritu eta eraldatzeko. Horrela bakarrik gauzatzen dira ametsak. Tercer valor, vocación abierta. Proyectar Euskadi en el mundo. Esa era la obsesión del Lehendakari Agirre, defender la propia identidad sin menoscabar la ajena. En definitiva, abrazar la multiculturalidad, hacerlo con proyectos y procesos de innovación y transformación social de vocación internacional. Vuestra trayectoria os avala. Trabajáis con el Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo, la Organización Internacional del Trabajo, el Banco Mundial, la Comisión Europea, las instituciones que impulsan los Objetivos de Desarrollo Sostenible. Trabajáis con empresas, instituciones como las que hoy estais aqui representadas. Desde Euskadi para el mundo y desde el mundo para Euskadi. Tres valores y un modelo: Desarrollo Humano Sostenible. Un modelo que ha demostrado su eficacia a lo largo de estos diez últimos años. A pesar de las diferentes crisis que hemos padecido, Euskadi ha seguido creciendo y lo someto a consideración en el análisis de los diez años, desde el año 2013 a este año 2023 para Agirre Lehendakaria Center. El Producto Interior Bruto ha aumentado un 30%. Las exportaciones un 57%. Hemos contribuido a que se creen 120.000 nuevos empleos en Euskadi. Y además nos encontramos entre los países europeos con menor desigualdad social, a pesar de que tenemos que seguir trabajando en este ámbito. El modelo vasco crea riqueza y equilibrio social. Crea colectivamente. Crea para repartir. Es un modelo que bebe de los principios del humanismo, de la justicia social y de los derechos humanos que propugnó el Lehendakari Agirre. Un modelo que hemos desarrollado desde la recuperación del Autogobierno a través de un proceso de innovación social colectiva. Un modelo de éxito que queremos compartir con los demás para seguir aprendiendo y mejorando. Duela hamar urte abian jarritako bidaiak merezi izan du. Ekinbide honetatik ere, euskal eredua indartzen eta zabaltzen jarraitzeko egiten ari zareten ahaleginagatik. Zorionak eta eskerrik asko Ibarretxe Lehendakaria zugandik hasita, Agirre Lehendakaria Center guztia. Zorionak Euskal Herriko Unibertsitateari, Columbia-ko Unibertsitateari eta baita beraz, Gorka Espiau, Itziar Moreno, Lierni, Amaia Agirre-k zuzentzen duten lan talde osoari. Gure nahia da mundu mailako bidaia hau hedatzen jarraitzea. Gure nahia da Agirre Lehendakaria Center-ek urte askoan bideratu dituen printzipioak eta balioak garatzen jarraitzea. Zorionak eta eskerrik asko. eskerrik asko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau
Ekitaldiko kargudunak