Bideoak Lehendakaritza Podcasts
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Muruetak osasun-kontsultategia estreinatu du eta, Foruko berriarekin batera, Busturialdeko osasun-arreta hobetzen lagunduko du

2023-02-01
Transkripzioa
(Musika) (el discurso del lehendakari comenzará en breve) (Musika) Muruetako alkatea, Urdaibai inguru honetako alkate hor eta bai zinegotziok eta baita beste erakunde batzuetako ordezkariok, bai herri agintari eta herri ordezkari guztiok, eta zagozen edo zaudeten jaun andreok guztiok, egun on. Eskerrik asko zuen gonbidapenagatik. Bizkaiko paraje eder honetara etortzea beti da pozgarria, ezta? Muruetar eta gaur foruarrentzat erreferentziazko izango diren osasun baliabide bi ezagutu ditugu. Orain Muruetan gaude, baina lehenago Forun egon gara. Modernoak, egungo beharretara egokituta daudenak eta herritarrek eskura dituztenak, Julen alkateak esan bezela. Izan ere, osasun zentro batek hori izan behar du: erosoa, gertukoa eta lehen mailako zerbitzua eskaintzen duena. Gaur bi adibide ikusteko aukera izan dugu. Lehen Mailako Arreta ezinbestekoa da herritarren bizitzan. Gure bizi kalitatea zuzenean dago lotuta gertuen dugun osasun sistemaren lehen arretarekin. Horregatik, eredugarria izan behar du. Bikaina izan behar du. Hori lortzeko ezinbestekoa da etengabeko inbertsioak egitea. Beharrezkoa dugun hori behin eta berriz zaintzea. Izan ere, osasunari dagokionez ez dago inoiz ere gehiegizko inbertsiorik. La pandemia mundial, que a día de hoy seguimos padeciendo en emergencia internacional, ha puesto de manifiesto la importancia de la atención primaria. Ha sido, es y será nuestra primera línea de atención a las personas. La primera respuesta ante cualquier adversidad. Un servicio esencial que debemos cuidar y mimar cada día. Nuestra salud y calidad de vida dependen en gran medida de este servicio. Gure osasun sistema publikoa, munduko beste guztiak bezala, ez zegoen pandemia honi aurre egiteko prestatuta. Gabeziak onartzen ditugu, batez ere Lehen Mailako Arreta Zerbitzuan. Eta gure indar guztia hor jartzen jarraituko dugu. Profesionalek izan duten erantzunak ez du inolako gabeziarik erakutsi. Gizarte honekin izan duten konpromisoa eredugarria izan da. Egun ilunenetan ere bata jantzi eta birusari aurpegira begiratu diote. Askotan beldurrez, baina herritarrekiko erantzukizuna beste edozeren gainetik jarriz. Es responsabilidad de las instituciones, trabajando juntas, dotar a estas y estos profesionales de las mejores infraestructuras y herramientas posibles. La respuesta de la Atención Primaria y de nuestro sistema de salud están directamente relacionadas con ello. En este sentido, realizaremos el esfuerzo económico y humano que sea preciso para situar la asistencia sanitaria vasca en el nivel de calidad y servicio del que siempre nos hemos sentido orgullosos. Gaur, urrats edo pauso garrantzitsua eman dugu bide honetan. Izan ere, erakundeen arteko elkarlanaren fruitu dira ezagutzeko aukera izan ditugun bi osasun zentroak, bai bertokoa Muruetako bai Forukoa. Lehen mailakoak direnak. Inbertsio hauei esker, herritarrak izango dira irabazten aterako direnak. Beraien bizi-kalitatean zuzeneko eragina izango dute. Osasunik gabe nekez izango dugu etorkizun oparorik. Osasunik gabe ezinezkoa izango dugu aurrera egiterik. Horregatik da ezinbestekoa osasun sistema publiko baten aldeko apustu garbia egitea. Bide horretan eman ditugu, hain zuzen ere, gaurko urratsak, Foruan eta Muruetan, herritarrenganako zerbitzua nabarmen hobetuz. Zorionak beraz, eta eskerrik asko guztioi eta egun ona izan dakizuela!uela!
Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu bideo hau